Gabon kontzertua

Abenduaren 18an emango du Udal Txistulari Bandak urteko azken kontzertua

2020ko lehenengo hitzordu musikala urtarrilaren 8an izango da, zeinetan La Musgaña taldea lagun izango den

17.12.2019 | 21:07
Bilboko Udal Txistularien Bandaren kontzertuaren kartela.

2020ko lehenengo hitzordu musikala urtarrilaren 8an izango da, zeinetan La Musgaña taldea lagun izango den

BILBO. Hurrengo asteazkenean, hilak 18, Bilboko Udal Txistulari Bandak urteko azken kontzertua eskainiko du. Sarrerak 2 euroan erosi ahal izango dira Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Okasio honetan kontzertua Euskalduna Jauregiko 0B Aretoan izango da 19:30ean. Egitarauari dagokionez, jada ohikoa den bezala gabon kanta onenetarikoaz osaturik egongo da. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: "Bi dantza", "Belenen trakatan", "Álami", "Itsasoa gara", "Haurtxoa sehaskan", "Jubilate Deo", "Mariaren semea", "Edurra teilatuan", "Hator, hator" eta "Olentzero".

2020ko lehenengo hitzordu musikala urtarrilaren 8an izango da, zeinetan La Musgaña taldea lagun izango den. La Musgañak 30 urte baino gehiago darama lanean eta oraingoan "Raitán" izeneko disko berria aurkeztuko du. Carlos Beceirok (mandola, gitarra akustikoa eta zanfona), Luis Antonio Pedrazak (hiru zuloko txirula eta danbolina, Aliste eta Sanabriako gaitak, tronpeta eta perkusioa) eta Jaime Muñozek (txirulak, akordeoi diatonikoa, klarinetea eta danborra) Gaztela eta Leongo musika-tradizioari hurbilduko gaituzte.

BILBAO MUSIKAKO AHOTSAK ABESBATZA

Bilbao Musikako Ahotsak Abesbatza 2004an jarri zen martxan, Bilboko Musika Eskolaren barnean, Pedro de Diegoren zuzendaritzapean eta ikasle talde batek helduen abesbatz gisa eratua. Talde-koru bezala irmotuz joango da, egun Miren Bernaolaren eskutik. Orain, 70 koralistak osatzen du taldea.

Bere jardueren artean, Galdakao, Sestao, Amurrioko "Hasperen", Amorebieta-Etxanoko "Alaiak", Portugaleteko "Salazar", Santurtziko "Maitia" eta Bilboko "Sanfran Korue" abesbatzeekin topaketak ditugu, besteak beste. Bilboko udal musika Bandarekin aritu zen lanean, José R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean, Sorozabalen "Gernika" obran; baita, udalaren txistulari Bandarekin, 2018ko Gabonetako Kontzertuan. Aurten, Azkuna Zentroan Cine invisible Nazioarteko Jaialdiaren amaierako jaialdian parte hartu du. Bestalde, ikasturte akademiko desberdinetan zehar, Bilbao Musikak Campos Elíseos Antzokian antolatzen dituen kontzertuetan parte hartzen du. Bere koru-formakuntzari jarraiki, Nuria Orbea abeslari liriko eta kantu irakasleak emandako Koruentzako Ahots-teknika tailerrak antolatu ditu.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina.

Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.

Bandak baditu zazpi disko eta DVD bat kaleratuak: "Bilboko Udal Txistu Banda" (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin "Harizko Txistua"(2006); "Hala ere" (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; "Bihurrikeritan" (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; "Kantari Gabonetan" (2010) Leioako Kantika Koralarekin; "Plazan" (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; Xabier Zabalarekin "Gogoeta" eta azkena, "X Urte, hamaika lagun" (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.