BILBO. Bilboko Udalak Senegalen abiarazi zituen proiektu solidarioak nola doazen gainbegiratzen ari dira Udalak bidalitako hiru ordezkariak. Herenegun abiatu ziren, hilak 1, eta abenduaren 7ra arte emango dute Afrikako herrialdean. Itziar Urtason, Alberto Ruiz de Azua eta Miguel Pérez dira Senegalera joan direnak.

Udalaren ordezkariek Senegalen egoerari buruzko informazioa eguneratu nahi dute, GGKEen bidez finantzatutako hainbat proiektu nola doazen ikusi, eta, orobat, iraganeko lankidetzak berritu edo erakunde publiko eta/edo pribatuekin lankidetza berriak hasi.

Proiektuak nola doazen ikuskatzera egindako bidaian, aztertu da, gainera, ea lortu direnetz 2017-2019 aldian diruz lagundutako proiektuen emaitzak eta helburuak. Hain zuzen, proiektu horien ardatzak ziren, besteak beste: sexu- eta ugalketa-eskubideak defendatzea, emakumeek eta gazteek tokiko gobernantzan duten parte-hartzea hobetzea, emakumeen ahalduntzea eta ekimena sustatzea eta genero-politikak sustatzea. Izan ere, Udalak lehentasunezko geografia-eremuen artean dauka sailkatuta Senegal planean.

Bilboko udal-ordezkaritza hainbat proiektu ikuskatuko ditu, eta nabarmentzekoa da, haien artean, honako hau: "". Proiektu horren bidez, emakumeen lidergoa sustatu nahi da tokiko gobernantzan, gardentasunean, genero-berdintasunean eta herritarren kontrolean, Ziguinchor eta Sedhiou eskualdeetako tokiko 3 komunitatetako kolektibitateen kudeaketan, Senegalgo hegoaldean. Orobat, "" izenekoa, zeinaren helburua baita genero-ikuspegia duen bake-kultura bat finkatzen laguntzea, Casamance eskualdeko gatazka armatuak alde egitera behartu zituen familien itzulera eta birgizarteratze sozioekonomikoa erraztuz.

Badira beste bi programa nabarmentzekoak Bilboko Udalaren ordezkaritzak Senegalera egin duen bisitan. Alde batetik, " izenekoa, helburutzat duena Gandiol-en, (Senegaleko iparraldean) dagoen Sunu Xarit Aminata Kultur Etxea erabat abian jartzea, altzari eta ekipo informatikoez egokituz, komunitate-irrati bat abian jarriz, hango giza taldea eratuz eta gaituz eta genero-berdintasunean egituratuz.

Bestetik, " izenekoa, zeinaren helburu nagusia baita Dakar hiriko aldirietako eremu txiroetako komunitateen sexu- eta ugalketa-eskubideak hobetzea, Giza Eskubideetan eta Generoan oinarritutako ikuspegitik, kalitatezko sexu- eta ugaltze-osasuneko zerbitzuak ziurtatzearren, inklusiboak eta bidezkoak. Berezikiago, Keur Massar eta Mbaoko osasun-barrutietan egingo da lan, ia milioi 1 biztanlerengana iritsiz.

Bilboko Udalak nazioarteko lankidetzako hainbat jardun gauzatzen ditu. 2015etik 2018ra, Udalak 450.000 eurotik gorako balioa duten proiektuak babestu ditu Senegalen, eta Senegal bera da, gainera, aldi horretan Udalaren baliabiderik gehien jaso dituzten 8 herrialdeetako bat. Udalaren diru-laguntzak jaso dituzten beste herrialde batzuk Lankidetzako III. Gida Planean aipatzen dira, esate baterako, Honduras, El Salvador, Senegal, Guatemala, Kolonbia eta Kongoko Errepublika Demokratikoa.

Senegal da udalaren lankidetza jasotzeko lehentasunezkotzat jotako herrialdeetako bat, GGKEek bide luzea egina dutelako herrialde horretan, eta hango hiri eta landa inguruneen kalteberatasunagatik. Era berean, Bilbora etorkinik gehien zein herrialdetatik datorren begiratuz gero, Senegal da 11. herrialdea; eta lehena, berriz, Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeen artean.

Senegalen GGIa (Giza Garapenaren Indizea) oso apala da, 164. herrialdea da 189 herrialderen artean, Nazio Batuen atzenengo txostenaren arabera. GGIa giza garapena neurtzen duen neurri bat da, laburtua; hau da, neurtzen du herrialde batek nola egin duen aurrera giza garapenaren oinarrizko hiru alderditan: bizialdi luzea eta osasungarria izatea, hezkuntza jasotzeko aukera eta bizi-maila duina.