Urriaren 15ean

Seve Callejak 'Un Bilbao de cuentos' liburua aurkeztuko du bihar Bidebarrietan

Idazleaz gain, Beñat Arginzoniz editoreak parte hartuko du hitzaldian

09.02.2020 | 18:25
Seve Callejaren 'Un Bilbao de cuentos' liburuaren aurkezpenaren kartela

Idazleaz gain, Beñat Arginzoniz editoreak parte hartuko du hitzaldian

BILBO. Seve Calleja autoreak 'Un Bilbao de cuentos' liburua aurkeztuko du bihar, hilak 15, Bidebarrieta Kulturgunean, arratsaldeko 19:30etan. Berarekin batera Beñat Arginzoniz editorea egingo da, eta Gonzalo Olabarriak aurkeztuko du ekitaldia. Beti bezala, sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Callejak Bilbori buruzko hainbat testu bildu ditu, eta Juan Carlos Eguillorren irudiekin liburu hau sortu du.

"Un Bilbao de cuentos" Bilboko hiriari buruzkoantologia da, bertako kaleetan bizi izan diren eta horietan atzera eta aurreraibili diren atzoko eta gaurko egileek kontatutako istorioen eta kontakizunenbitartez, bere estilo bereziarekin Hiriaren erretratua egiten jakin zuen JuanCarlos Eguillorren (Donostia 1947 ? Madril 2011) irudiekin. Seve Callejakliburuki honetarako bildu dituen testuen egileak hauek dira: Antonio de Trueba,Miguel de Unamuno, Juan Arzadun, Emiliano de Arriaga, Juan Antonio deZunzunegui, Perico Smith, Vicente Blasco Ibañez, Luis de Castresana, JoséFernández Urbina, Esther Zorrozua, Fernando Palazuelos, Alex Oviedo eta SeveCalleja bera, besteak beste.

Seve Calleja (Zamora, 1953) umetatik bizi daEuskadin, eta Hizkuntza eta Literatura irakasle gisa egiten du lan BilbokoMiguel de Unamuno institutuan. Literaturaren munduan eman zituen lehenengopausoak poesia eta helduentzako ipuinak izan ziren. "Zurgai" poesia kolektibokokide izan zen, eta 1981ean "Ignacio Aldecoa" ipuin saria irabazi zuen. Haur etagazte literatura landu du batez ere, eta aurten helduei zuzendutako "Muerte enel Adur" eleberria argitaratu du, Munduko Bigarren Gerran girotuta dagoen etaRamón Sotilen historia kontatzen duen lana.

Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietakoliburutegiaren barruan helburu nagusia liburuaren eta literaturaren garapenaeta sustapena dituen gunea da.