BILBO. Ikastaroak Biziz Bizi hiri-txirrindularien elkarteak ematen ditu. Lehen eta bigarren mailetan zortzi ordukoak dira (lau saiotan), eta hirugarren mailako pertsonentzat lau ordukoak (bi saio). Gutxienez 12 urte izan behar dira lehenengo eta bigarren mailetarako, eta 16 urte hirugarren mailarako. Ikastaro batzuk emakumeentzat bakarrik dira, eta euskaraz edo gaztelaniaz ere ematen dira. Ikastaroak Itsas Museoko zabalgunean hasiko dira betiere.

IKASTAROA: BIZIKLETAN IBILTZEN IKASI (1. maila)

Ikastaro honetan, bizikletan ibiltzen ikasten da, hutsetik hasita. Hasteko, bizikleten segurtasun orokorra egiaztatzen da, eta, hainbat jardueraren bidez, pertsona bakoitzak oinarrizko maniobrak egiteko ahalmenak lantzen ditu, hala nola bizikletan abiatzea, oreka dinamikoa, galgatzea eta norabidea ematea. Ikastaroak bi orduko lau saio irauten du eta trafikoari itxitako zirkuitu batean egiten da.

Ikastaroan honako hauek ikasten dira:

  • Nola dabilen bizikleta.
  • Bizikleta gainean orekan egoten.
  • Pedalei eragiten eta segurtasunez galgatzen.
  • Alde batera eta bestera behar den bezala eta konfiantzaz biratzen.

IKASTAROA: GIDATU ZURE BIZIKLETA (2. maila)

Ikastaro honetan, hauek ikasten dira: bizikletaren galga eta abiadurak erabiltzen, oztopo finko eta mugikorrekiko distantziak kontrolatzen eta gidatzeko jakin behar diren funtsezko trebetasun guztiak, hala nola esku batekin gidatzea seinalea behar bezala egiteko, larrialdian geratzeko maniobra, zirkulazio geldia, biraketa itxiak, atzerantz begiratzeko trebetasuna eta bizikletan zuzen-zuzen joatea. Ikastaroak bi orduko lau saio irauten du eta trafikoari itxitako zirkuitu batean egiten da.

Ikastaroan honako hauek ikasten dira:

  • Abiatzen eta zehaztasunez galgatzen
  • Maniobrak seinalatzen
  • Oztopoak saihesten
  • Zehaztasunez biratzen
  • Bizikletaren martxak behar bezala erabiltzen

IKASTAROA: IBILI BIZIKLETAN (3. maila)

Ikastaro hau aurreratuagoa da, eta hiriko zirkulazio-praktikak egiten dira: bide mota batean eta bestean non kokatu behar den bizikletaduna galtzadan, ikusizko eta entzunezko egiaztapenak egiten, bide-gurutzeetan biratzen (dela bizikletadunak lehentasuna daukanean, dela ez daukanean) eta, orobat, arriskua hautematen ikasteko beste batzuk.

Ikastaroak bi orduko bi saio irauten du. Zirkulazio lasai baina errealeko guneetan egiten da. Oztopoak, aparkatutako autoak eta bestelako elementuak egoten dira bidean.

Ikastaroan honako hauek ikasten dira:

  • Zirkulazio-kodea eta bizikletentzako berariazko araudia
  • Bizikletan joateko segurtasun-teknikak zeintzuk diren eta haiek praktikatzen
  • Bizikleten errailetan, gune partekatuetan eta galtzadan segurtasunez eta begirunez zirkulatzen.
  • Hiri-ibilbideak txirrindulariaren ikuspegitik diseinatzen
  • Bizikleta behar bezala aparkatzen, giltzarrapo egokiarekin