arratsaldeko 20:00etan hasiko da

John Mayall blues musikariak Bilboko BBK aretoan joko du asteartean

Berarekin batera Carolyn Wonderland (gitarra), Greg Rzab (baxua) eta Jay Davenport (bateria) izango dira eszenatokian

09.02.2020 | 16:47
John Mayall.

Berarekin batera Carolyn Wonderland (gitarra), Greg Rzab (baxua) eta Jay Davenport (bateria) izango dira eszenatokian

BILBO. Mayall oso gazte zela hasi zen bere izaera musikal propioa lantzen eta, Alexis Kornerrekin batera, "blues britainiarraren inbasioaren aitzindari" bihurtu zen. Chicagoko bluesaren jarraitzaile, 1955ean The Powerhouse Four taldea sortu zuen, eta ondoren The Bluesbrakers, besteak beste, Eric Clapton, Peter Green eta Mick Taylor gitarrista gazteen kolaborazioekin.

The Bluesbrakers taldetik beste zenbait banda sortu ziren eta Mick Fleetwood, Aynsley Dunbar eta Jack Bruce moduko musikarien haztegia izan zen. Mick Fleetwood eta John McVie taldeko kide izan ziren eta "A Hard Road" diskoa grabatu zuten, eta, ondoren, Peter Greenekin batera, Fleetwood Mac sortu zuten. Mayallek 60 disko baino gehiago grabatu ditu. Bere disko ugari rock bluesaren eredu bihurtu dira, eta kritikak eta publikoak goraipatu egin ditu, besteak beste, "Behind The Iron Curtain", "Chicago Line" edota "Wake Up Call", "Blues For the Lost Days" eta "Padlock On The Blues".

85 urte bete dituela aprobetxatuta, Mayallek "Nobody Told Me" lan berria aurkeztuko du biran. Todd Rundgren, Little Steven Van Zandt, Alex Lifeson de Rush, Joe Bonamassa, Larry McCray eta Carolyn Wonderland gitarristen lankidetza izan du diskoan.