LORE ESKAINTZA Unamuno plazan eguerdiko 12:00etan

Bilboko Udalak Miguel Unamunoren egun instituzionala ospatuko du datorren astelehenean

Datorren igandean 155 urte beteko dira Unamuno Bilbon jaio zenetik, 1864ko irailaren 29an

09.02.2020 | 16:28
Migue de Unamunoren Eguna

Datorren igandean 155 urte beteko dira Unamuno Bilbon jaio zenetik, 1864ko irailaren 29an

BILBO. Arratsaldez, 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko Bidebarrieta Kulturguneak, "De Fuerteventura a París: Poesía e Historia" hitzaldia jasoko du, Literatura Garaikidean aditua den Juan José Lanz UPV/EHUko Espainiar Literaturako irakaslearen eskutik.

Hitzaldia, Miguel de Unamunok Kanarietan jasan zuen erbestearekin hasten den garaian eta urte horietan idatzi zuen lan poetikoaren ekoizpenean, esanahian eta eraginean zentratuko da. Izan ere, 1924ko otsailaren 20an, hurrengo egunean Gaceta de Madrid-en argitaratu zen Errege Agindu batek, Miguel Primo de Rivera jenerala buru zuen Direktorio Militarraren akordioa eman zuen, Miguel de Unamuno y Jugo Fuerteventurara bidaliz, eta Salamancako Unibertsitateko Errektoreorde eta Unibertsitate horretako Filosofia eta Letretako Fakultateko Dekano karguetatik kenduz, eta baita katedradun lanpostuan enplegurik eta soldatarik gabe utziz ere. Hurrengo egunean, Unamuno diktadurak Fuerteventuran ezarritako erbestera abiatu zen, eta martxoaren 10ean heldu zen bertara.

Uhartean egin zituen hilabete apurretan, uztailaren 9an bertatik ihes egin eta Parisera joan baitzen, Unamuno identifikatuta sentitu zen uharteko basamortu-paisaiarekin, eta idazkera poetikoa berpiztu zitzaion, De Fuerteventura a París (1925) egunerokoan islatu zuen bezala. De Fuerteventura a París egileak jasan zuen krisi pertsonalaren lekukoa da, eta idazkeraren dimentsio berriaren eta subjektua eta intimitatea ulertzeko modu berriaren benetako azterketa erakusten ditu.

Juan José Lanz (Bilbo, 1963) Espainiar Literaturako irakasle da UPV/EHUn, eta aditua da Literatura Garaikidean. Bere liburuetako batzuk hauek dira: La luz inextinguible. (Ensayos sobre Literatura vasca actual) (1993), La llama en el laberinto. (Poesía y poética en la generación del 68) (1994), Antología de la poesía española (1960-1975) (1997), Introducción al estudio de la generación poética española de 1968 (2000), La revista «Claraboya» (1963-1968). Un episodio fundamental en la renovación poética de los años sesenta (2005), La poesía española durante la Transición y la generación de la democracia (2007), Páginas del 68. Revistas poéticas juveniles, 1962-1977 (2007), Alas de cadenas. Estudios sobre Blas de Otero (2008), Las palabras gastadas. Poesía y poetas del medio siglo (2009), Conocimiento y comunicación. Textos para una polémica poética en el medio siglo (1950-1963) (2009), Nuevos y novísimos poetas. En la estela del 68 (2011), Antorcha de Paja. Revista de Poesía (1973-1983) (2012), La Musa Metafísica. Estudios sobre la poesía de Guillermo Carnero (2016), Gerardo Diego y Blas de Otero, entre Santander y Bilbao (2016) eta Juan Ramón Jiménez y el legado de la Modernidad (2017). Juan Ramón Jiménezen, Miguel Mihuraren, Diego Jesús Jiménezen eta Luis Alberto de Cuencaren lanen argitalpenak prestatu ditu.

noticias de deia