BILBO. Bi egunetan zehar, hainbat gai jorratuko dira: hurbiltasunezko polizia-eredua eta polizia komunitarioa, Segurtasuneko Ituna eta herritarren parte-hartzea segurtasuneko politika publikoak prestatzerakoan eta horien bilakaera.

Horregatik, doakoa da izena ematea eta hain zuzen ere, gaur hasita eman daiteke izena jardunaldietan parte hartzeko. Jardunaldietara joateko ezinbestekoa da izena ematea www.bilbokoudaltzaingoarenjaurnaldiak.eus orrian.

Lehenengo eguna, urriaren 10ean, poliziaren jardunaldia profesionalei zuzenduta egongo da. Londresko Polizia Metropolitarraren eta Lisboako Udaltzaingoaren ordezkariak etorriko dira, gertuko poliziaren esperientzia kontatzera. Gainera, hurbilagoko tokiko zenbait poliziaren esperientzia ere ezagutuko dugu.

Urriaren 11n, herritarrak izango dira protagonista. Horiek segurtasun arloan duten parte-hartzea, zenbait elkarte izango direlarik, Segurtasunaren Ituna azalduko da eta auzoko tailerrak egingo dira, besteak beste.

Herritarrak gonbidatu nahi dira jardunaldi hauetara, segurtasunaren arloko politiketan horien parte-hartzeari garrantzia eman nahi baitzaio. Lokalak aforo mugatua dauka eta hortaz, behin betetzen denean ezin izango da beste inor sartu.

BILBOKO UDALTZAINGOAREN 175. URTEURRENA OSPATUZ

Bilboko Udaltzaingoa 1844ko azaroaren 8an sortu zen, Federico Victoria de Lecea alkatearen eskutik. Harako hartan, tokiko erakunde moderno bat sortu zuen 12 agenterekin.

Urte berezi hau ospatzeko, Bilboko Udala herritarrentzako zenbait ekitaldi egiten ari da urte osoan zehar. Ekitaldi hauek prestatu dira Bilboko Udaltzaingoaren 175. urteurrenean:

  • Bilbon erroldatuta dauden Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako ikasleentzako ipuin-lehiaketa.
  • Miribillako instalazioak ezagutzeko eguna, martxoaren 30ean.
  • Herri-lasterketa familiekin eta gizarteko zenbait talderekin Uribitarteko inguruan, apirilaren 14an.
  • Honako honetan, polizia-ereduari buruzko jardunaldiak egingo dira urriaren 10ean eta 11n, Euskalduna jauregian.
  • Urteurrena amaitzeko ekitaldi instituzionala Bilboko Udaletxean, azaroaren 8an, Udaltzaingoaren urteurrena ospatzen den egunean.