BILBO. Bilboko Udalak musika eta ikus-entzunezko ikastaroak eskainiko ditu berriro ere Otxarkoaga auzoan. Kurtsoak urrian hasiko dira eta aurreko ediziokoak hobetzen saiatu dira antolatzaileak diren Kultura Sailak eta Tular Elkarteak.

Horrez gain, ikastaroak luzeagoak izango dira, urritik martxora edo ekainera bitartean, espezialitatearen arabera. Izen emateaUdaleko webgunearen (www.bilbao.eus) bitartez egin ahal izango da, datorren astelehenetik aurrera, eta irailaren 27ra arte egongo da zabalik.

Ikus-entzunezko medioei buruzko egitarauak reflex kamerari buruzko ikastaro bat jasoko du, astelehen guztietan, 19:30etik 21:30era, urriaren 14tik martxoaren 16ra. Horrez gain, urrian,lehenengo film laburra errodatzen laguntzeko jarraibideak eman gura dituen monografikoa egingo da. Oraingo honetan, 16 orduko tailer intentsiboa urriko zortzi astearte eta ostegunetan izango da, 19:30etik 21:30era.

Ikus-entzuneko prestakuntza, musikari buruzko bi ikastarorekin osatuko da,eri buruzko prestakuntza lerro berria gehituz, ostiral guztietan, urriaren 14tik martxoaren 16ra. Aurten ere, txalaparta ikastaro intentsiboaren beste edizio bat antolatu da, astearteetan, martxoaren erdialdera arte, gitarra elektrikoaren hastapen eta hobekuntza ikastaroak bezala. Azken horiek ere martxora arte emango dira, bi ordutegirekin: 18:00etatik 20:00etara gitarra elektriko hastapenekoak eta 20:00etatik 22:00etara hobekuntzakoak.

Bateria hastapen eta hobekuntza ikastaroak astelehen guztietan izango dira, urriaren 14tik ekainaren 1era (19:00etatik 20:30era hastapenekoak eta 20:30etik 22:00etara hobekuntzakoak). Musika ikastaro guztiek 90 euro balioko dute, 25 euro balioko dituen film laburrari buruzko monografikoak izan ezik.

Ikastaroetarako izena ematen dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa burutuko da, urriaren 2an, eguerdiko 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. Barrutian?Otxarkoaga/Txurdinaga? erroldatuta daudenak eta Bilbon erroldatuta daudenak, beste herri batzuetakoen aurrean.