Bisitak doakoak dira

400 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten udako bilbaoDendak-en bisita gidatuetan

Edizio berria, "Bost Zentzumenen Ibilbidea" izenekoa, irailaren ostiral guztietan gauzatuko da, arratsaldeko seiretan

09.02.2020 | 14:53
Bilbaodendak-ek merkataritzako "Bost Zentzumenen Ibilbideak" aurkeztu ditu
Ruta HemenGO Shopping de los 5 sentidos - bilbaoDendak

Edizio berria, "Bost Zentzumenen Ibilbidea" izenekoa, irailaren ostiral guztietan gauzatuko da

BILBAO. Orain dela urte bat eratutako BilbaoDendak elkarteak antolatzen dituen doako bisita gidatuetan 400 pertsona baino gehiagok hartu izan dute parte udan. Arrakasta hori dela eta, orain udazkenerako ibilbidea aurkeztu dute, "Bost Zentzumenen Ibilbidea" izenekoa. Nobedade gisa, plaza mugatuak egongo dira eta parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute. Ibilbideak iraileko ostiral guztietan eta urriaren 4an egin ahal izango dira, arratsaldeko 18:00etan.
 
Bost zentzumenak erabilita denda berezi batzuk sakonki ezagutzea da proposamenaren originaltasunaren oinarri, erakusleihotik hasita dendaostera: ikusmena naturako formak eta koloreak begiratzeko, entzumena protagonistek kontatzen dituzten historia eta anekdotak entzuteko, usaimena usain gozoek beste leku batera eraman gaitezen, dastamena janari-edarien tradizioa eta berrikuntza dastatzeko, eta ukimena ehunak ere historia kontatu dezakeela sentiarazteko.
 
"Bost zentzumenen Ibilbideak" gaur bertan Bilbon aurkeztu dira, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburua, Isabel Muela; Bilboko Udaleko Ekonomia Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzi Ordezkaria, Xabier Ochandiano, eta Rafael Gardeazabal, bilbaoDendak-eko presidentearen parte hartzearekin. Gainera, komunikabide eta Bilboko merkataritza sektorearen hainbat ordezkariekin batera, hiru saltoki bisitatu dituzte ostiraletik aurrera egingo diren ibilbideen eredu moduan. Bizikleten konponketa denda berezi batean ikusmena eta entzumena sentitu dute (Ciclos La Ferro); ukimena eta usaimena hainbat material dituen zapata dendan (La Zapa de 2demayo); eta dastamena Bilboko tradizio handiko dendan jaso duten hestebete dastaketa txikiarekin (Ultramarinos Romaña).
 
Modu honetan, Hemengo Shopping Ibilbideek sektore desberdinetako establezimenduak bisitatuko dituzte irailean, moda, oinetakoak, osagarriak, bitxitegiak, drogeria, elikagaiak, gozotegiak, liburuak, apaingarriak, bizikleten salmenta eta konponketak, besteak beste. Bisitak Bilbo Historikotik (Zazpikale eta Bilbo Zaharratik) , Zabalgunearen inguruan eta Bilbo erdialdetik ibiliko dira.

Bisitak guztiz doakoak izango badira ere, oraingo honetan plazak mugatuak izango dira eta aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da, taldeak txikiagoak eta esklusiboak izateko helburuarekin. Ibilbideak ostiraletan ospatuko dira eta inskripzioa zabalik dago jada webgunean www.bilbaodendak.eus , rutas@hemengoshopping.com helbide elektronikoan edo 677 131 251 telefonoaren bitartez.
 
Partaidetza arrakastatsua

Ibilbide gidatuen lehenengo edizioa 2018ko udan antolatu zen, eta hortik aurrera ekimenak partaidetza arrakastatsua izan du, zehazki, uda honetan antolatutako 24 ibilbidetan 426 pertsonen partaidetza erregistratu da aurreikuspenak erabat gaindituz eta talde berriak antolatuz. Etengabeko eskaerak bilbaoDendak-ek hiru hilero esperientzia errepikatzea egin du.
 
Horrez gain, bai urrian bai azaroan Bilboko denda adierazgarrienen ibilbideak hiriburuko auzo desberdinetara zabalduko dira, eta abenduan berriz, Gabonen inguruan ibiliko dira Areatzan kokatuko den merkatua bisitatuz ere. 
 
Hemengo Shopping ibilbideek bertoko merkataritzaren garrantzia nabarmentzea bilatzen dute, aldi berean, aisialdi alternatiba originala eskainiz bai hiritarrentzat bai Bilbo bisitatzen dutenentzat. Beti ezkutuan geratzen den hura ikusteko aukera eskaintzen dute, hiriko saltoki berezienen atzean geratzen dena, barrutiko historiaren inguruan gida turistikoetan normalean aurkitzen ez diren sekretu eta anekdotez gainera.