BILBO. Bizkaiko musika entzungo da Bilborocken Aste Nagusiko arratsalde guztietan udalak antolatutako “Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local de Aste Nagusia” erakusketari esker. Bi emanaldi izango dira egunean, arratsaldeko 20:00etan eta 21:00etan. Sarrera dohainik izango da leku guztiak bete arte.

Hautatutako talde eta artisten artean (edizio honetako deialdira guztira 105 aurkeztu dira), kide guztiak edo batzuk emakumeak dituzten taldeak nabarmendu behar ditugu (hamaseitik sei, kasu batzuetan emakumeak taldearen gidari izanik). Euskarari dagokionez, lau talde dira euskaraz abesten dutenak. Jatorriari dagokionez, 34. edizio honetan talde asko bilbotarrak dira: hamaseitik zortzi. Aukeratu diren gainerako taldeak Getxo, Barakaldo, Santurtzi, Basauri, Orduña, Amorebieta-Etxano, Plentzia eta Ondarroakoak dira.

Musika-estiloetan, Aste Nagusiko erakusketan musika mota oro onartzen da: metal, pop-rock, folk, rap, hip-hop..., jazza izan ezik. Aurten, lehiaketa metalarekin hasi eta amaituko da. Lehenengo egunean, abuztuaren 17an, “Bilbo Hiritik” INCURSED etorriko da, folk metal musikarekin. Beraiekin batera, VOLTIUM taldea (thrash). 2019ko erakusketa amaitzeko, bigarren zapatuan, hilak 24, death metaleko kontzertu bat izango dugu, black ukituekin: KNIVES eta AESTHETIC.

Aste Nagusiko erakusketan talde eta estilo mordoa izango ditugu. Rock musikariak, hala nola COLAJETS, POMERAY eta LAS SEXPEARES, grunge punk-rockarekin. Proposamen batzuek iparramerikar sustraien eragina dute, hala nola ROSEBUD, ENDIKA SANGRÓNIZ, BRINGAS eta GENERAL LEE beteranoen rockabillya. Raparen eta hip hoparen zaletuek ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA eta LA MEDIZINAH izango dituzte ikusgai. Euskal rocka DESIRA taldeak ordezkatuko du, pop musika NOA CLIFFek eta soul-soft rocka ALAIN CONCEPCIÓNek, “The Soul Men” taldeak lagunduta.

Ildo horretan, Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak erakusketaren aniztasuna azpimarratu du; haren esanetan, aniztasun hori da Bilboko Udalak Aste Nagusian antolatzen dituen ekitaldien artean arrakastatsuenetako bat izateko arrazoia. “Erakusketa urterik urte aberasten da, gero eta estilo gehiago batzen baitira hemen. Horregatik, edizio bakoitzak sorpresa berriak ematen ditu, betiere publiko fidel bati eutsiz, Bilborockeko hitzordura kale egiten ez duena. Gure eskerrik beroenak aurkeztu diren talde eta artista guztiei. Zorionak, bereziki, “Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local de Aste Nagusia” erakusketako 34. edizioko kartela osatzen duten 16 taldeei”.

2019KO DEIALDIA, 34. EDIZIOA

2019ko deialdiari 105 talde eta artistak erantzun diote, haietako 26 emakumez eratuak, 20 euskaldunak eta 11 abestiren bat euskaraz dutenak. Izena eman duten taldeetatik 60 Bilbokoak dira. Gainerakoak, berriz, Bizkaiko zenbait herritakoak: Ezkerraldea, Eskuinaldea, Uribe Kosta, Busturialdea, Enkarterri, Durangaldea, Arratia-Nerbioi, Meatzaldea, Lea-Artibai eta Txorierri ordezkatuta daude.

Erakusketak gaur egun erreferenteak diren dozenaka artista eta talderen parte-hartzea izan du bere historian zehar. Gaur egun ezinbesteko hitzordua da lurraldeko musikarientzat. Helburu horrekin abiatu zuen Bilboko Udalak 1985ean: taldeek arrakasta izateko.

Urtero, batez beste 5.000 lagun etorri ohi dira talde eta artisten kontzertuetara. 328 talde eta 194.000 ikusle 33 urtean: horrek argi erakusten du jarduera honen inguruan dagoen interesa. Aste Nagusiko jarduerarik maitatuenetako bat da. Maiatzean hasten da, izena emateko epea irekitzen denean.

Platero y Tú, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, Rise To Fall, Unbreath, Eneko Mobydick, Rubia, Dekot, Zazkel?. 528 ere izan dira musikaren munduko genero horietako izen ezagunak, “Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local de Aste Nagusia” erakustaldi honi esker egin dituztenak lehen urratsak eta ezagutzera eman dutenak beren burua. Hain zuzen ere, musikaren munduan euren lekua aurkitu nahi duten taldeak babestu eta sustatzeko sortu zuen erakustaldia Bilboko Udalak, 1985ean. Erripa Kaia, Unamuno plaza, Areatzako pasealekua eta Bailen kalea izan dira lehiaketaren eszenatokiak. Gaur egun Bilborocken egiten da. Lehiaketak METAL FOR THE CREW eta Beste Jack Kultur Elkartea kolektiboen laguntza jasotzen du.

BILBOROCK ARETOKO KONTZERTUEN AGENDA

Abuztuaren 17a, zapatua (FOLK PAGAN METAL, THRASH METAL)

20:00: INCURSED (Bilbo)

21:00: VOLTIUM (Urduña-Basauri)

Abuztuaren 18a, domeka (ROCK)

20:00: POMERAY (Bilbo)

21:00: COLAJETS (Barakaldo-Santurtzi)

Abuztuaren 19a, astelehena (INDIE FOLK ROCK, SOUL & SOFT ROCK)

20:00: ENDIKA SANGRONIZ (Getxo)

21:00: ALAIN CONCEPCIÓN & THE SPUL MEN (Amorebieta-Etxano)

Abuztuaren 20a, martitzena (RAP & HIP HOP)

20:00: LA MEDIZINAH (Bilbo)

21:00: ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA (Bilbo)

Abuztuaren 21a, eguaztena (ROCK ALTERNATIVO, COUNTRY FOLK ROCK)

20:00: LAS SEXPEARES (Barakaldo)

21:00: ROSEBUD (Getxo)

Abuztuaren 22a, eguena (POP, EUSKAL ROCK)

20:00: NOA CLIFF (Plentzia)

21:00: DESIRA (Bilbo)

Abuztuaren 23a, barikua (AMERICANA, ROCKABILLY ETA SWING)

20:00: BRINGAS (Getxo)

21:00: GENERAL LEE (Barakaldo)

Abuztuaren 24a, zapatua (DEATH-BLACK METAL)

20:00: AESTHETIC (Ondarroa)

21:00: KNIVES (Bilbo)