EZ dut gogoratzen nola erakutsi zigun irakurtzen edo idazten, baina bai gogora-tzen naiz bere klaseetara joatea suposatzen zuen pozaz”. Hala definitu zuen Xuxo Ruiz Sevillako CEIP San Sebastian ikastetxeko irakasleak Alicia andereñoa. Umetan Alicia bere irakaslea izan zen horretan, duela hilabete batzuk bat egin zuten 36 urte elkar ikusi gabe igaro ostean. Bien bitartean, Ruiz bidai luze batetik itzultzen ari zen. Izan ere, 2018an Munduko 50 maisu onenen artean agertu zen Cadizekoaren izena, Global Teacher Prize norgehiagokan finalista izanik. Hortaz, esan daiteke bere magia propioa garatu duela.

Honen harira, Ruizek aipatutako ikerketa baten arabera, umeen %94a erraztasun handiz aspertzen da eskolan. Atzo Magia tresna didaktiko bezala UPV/EHU-ko udako ikastaroa jarri zen martxan Bizkaia Aretoan, aztikeria baliatuz joera hori apurtu eta era berean ezagutza bereganatu daitekeela erakusteko asmoz. Ruizekin batera, Valentín Moro Fábrica de Magos-en zuzendaria eta Beñat Artetxe UPV/EHU-KO Kimika Ez-organikoko Departamentuko kidea izan ziren bertan, gaia ikuspegi ezberdinetatik jorratuz eta zenbait trikimailu baliatuz.

“Magia gerundion ikasten da, hots, egiten. Zenbaitek ikasten dute, baina gero ez dutenez erabiltzen galdu egiten dute”, azaldu zuen Morok. 2012. urtean Fábrica de Magos Euskadiko magia akademia bakarra fundatu zuen, 6 eta 99 urte bitarteko umeentzat zuzendua (nagusiagoak direnen kasuan barruan duten umea ateratzeko). Tailer eta kurtso ezberdinak eskaintzen dira maila xume batetik abiatuta, printzipioz traketsena den hori ere izan daiteke mago zuzendariaren arabera: “Eskuak txikiak ditut eta haiekin oso traketsa naiz esateko joera dago. Norberak gustatzen zaion hori bilatu behar du eta horrekin motibatu. Norberak ikusi behar du zein joko motarekin sentitzen den erosoen eta horietako zein izango den baliagarriena arlo praktikorako”. Joko horretan, gogoratu beharra dago aurrez aurre har-tzailea dagoela, eta batzuetan magia baino, eremu magiko batera eramaten zaituen bidaia garrantzitsuagoa dela.

Bidaiatzearen inguruan Xuxo Ruiz irakaslea maisua da. Izan ere, bere klaseek bide anitz hartu dituzte azken urteotan magia irakasteko tresna bezala erabiltzea erabaki zuenetik. “Irakasleok etorkizuna eta bizitzak itxuraldatzeko gaitasuna dugu barruan daukagun magia eta botereari esker”, azaldu zuen Ruizek. Hori bai, bere eragin-eremua ez da mugatzen bere burua biral bihurtu duten trikimailu hezitzaileetara. Esaterako, behin ikasle batek Ruizi esan zion hiruko erregelak ez duela bizitzan ezertarako balio. Horren harira, horrek balioa zuela irakasteko, hurrengo hilabeteak igaro zituen sukaldaritzari jarraituz irakasten. Modu honetan, jakiak prestatzen ikasteaz gainera, hiruko erregela eta beste ezagutza asko bereganatu zituzten haurrek.

Ruizek eta Morok magia egiteko aukera aprobetxatu zuten atzo goizean. Beñat Arretxe, ordea, azken hau desmitifikatzen ahalegin du zen, magia trikimailuak azalpenen bidez desitxuratuz. Horretarako, hainbat esperimentu burutu zituen, hauen nondik norakoak aztertuz.

Esperimentu zientifikoetatik harago, Hezkuntza eraberritzeko proiektu batean dago murgilduta 2017tik. Kimikak 2016ko selektibitateko bataz besteko nota baxuena zuen horretan, zerbait aldatu behar zen. “Bideoliburu bat garatzen ari gara, gaur erakutsi ditugun bideoen atzean azalpenak daudelako. Gradu zientifikoak ikasten zein unibertsitate aurreko ikasleengana dago zuzenduta” , aintzatetsi zuen Arretxek.