BILBO. Epe hori amaitutakoan, zozketa bat egingo da eskatzaile guztien artean eta sarrerak egokitu zaizkienei posta elektronikoz jakinaraziko zaie, gehienez hamar eguneko epean amai dezaten erosketa-prozesua.

Partida bakoitzean sarrera kopuru bat erreserbatuko da ezgaitasunak dituzten pertsonentzat eta doako eserleku bat eskatu ahal izango da laguntzaile batentzat.

BILBO, EURO 2020 TXAPELKETAREN HAMABI EGOITZETAKO BAT

Zaleei hurbiltzeko asmoz, UEFAk Europako kontinente osoan ospatuko du txapelketa honen 60. urteurrena. Guztira, 12 egoitza aukeratu dira UEFA EURO 2020 txapelketako partidak jokatzeko: Amsterdam, Baku, Bilbo, Bukarest, Budapest, Kopenhage, Dublin, Glasgow, Londres, Munich, Erroma eta San Petersburgo. Horrela bermatuko da historiako UEFA EURO txapelketa handiena izango dela, zeren, aurreikuspenen arabera, ekitaldi erraldoi honek 5 bilioi ikusle izango ditu hainbat telebista-kateren bitartez eta 3.000.000tik gora zaletuk ikusi ahal izango dute zuzenean, aukeratuak izan diren 12 estadioetako batean.

EURO 2020 TXAPELKETAKO LAU PARTIDA JOKATUKO DIRA SAN MAMESEN

Euro 2020 txapelketako partidak ekainaren 15, 20, 24 eta 28an jokatuko dira San Mames estadioan. Lau partida horietatik hiru lehenengoak (hilaren 15, 20 eta 24koak) txapelketaren E Taldekoak izango dira. Laugarren partida, ekainaren 28koa, final zortzirenetako bat izango da, zeinetan lehiatuko baitira B Taldeko txapelduna eta A, D, E edo F taldeetako hirugarren sailkatuetako bat.