Hazkunde hori, hain zuzen ere, Bilboko Udalak hiribildua nazioartean proiektatzeko egindako lanaren emaitza da, zeinari esker testuinguru egoki bat sortu den atzerriko zuzeneko inbertsioa erakartzeko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko.

Ekonomiari buruzko egunkarian emandako datuen arabera, guztira, atzerriko inbertsioko 25 proiektu finkatu dira Bilbon 2014. urtetik 2019ko apirilera. Inbertsioek 353,4 milioi dolarreko kopurua osatu dute. Era berean, 2018. urtean hiribilduan dauden atzerriko enpresek urtebetean egindako inbertsio-gasturik altuena erregistratu da 2003. urtetik.

Financial Times egunkariak 2014. urtetik 2018. urterako aldia aztertu du. Emaitzetan argi ikusi du bigarren mailako hiriek gora egin dutela; izan ere, atzerriko inbertsio osoaren % 60 eskuratu dute, lehen mailako hiriburuei dagokienez. Britainia Handiko finantza-egunkariak “Super 60” izena jarri die potentzialik handiena duten Europako hiriei. Horietatik hogeita hamar hiritan hazkunde positiboa izan dute azken lau urteetan. Bilbo beste hiri batzuekin dago talde txiki horretan, besteak beste: Bristol, Florentzia, Glasgow, Lyon eta Hanburgo. Inbertsioa aldatzeko aukerak eskaintzen dizute, betiko hiriburu handietan egin ez dadin.

Financial Times taldearen arabera, zerrendan sartu dituzten hiriak ez dira hiriburuak izan behar eta biztanleen kopurua 200.000 eta milioi baten artean egon behar da. Gainera, oro har, lidergo onagatik, hiriaren marka indartsuagatik eta mentalitate globalagatik nagusitzen dira. Ezaugarri horiei esker, inbestitzaileek mota horretako hirietan jartzen dute arreta, potentzial handia duten horietan, alegia.

Financial Times nazioarteko liderra da informazio ekonomikoari dagokionez, eta bere aintzatespenak kalitate-zigilu bat dira jasotzen dituzten hirientzat.

Ez da Financial Times taldeak Bilbo aintzatesten duen lehenengo aldia, lehenago ere Europako hiri garrantzitsueneko multzoan sartu baitu. 2018. urtean, fDi European Cities & Regions of the Future Awards saria jaso zuen hiriak, eta, horrela, inbertsioa erakartzeko eta atxikitzeko politikak eta jarduketak garatzeko eta negozio-aukerak sortzeko Europako hiri nagusieta bat izatera iritsi zen.

Bilboko Udalak hiri adimendunaren ereduan aurrera egiteko eta ezagutzan oinarritutako garapena sustatzeko egindako apustuaren ondorioz, 2016. urtean, hiribilduak bi sari jaso zituen “fDi Strategy Awards” sarietan: “Smart City” eta “Education Cluster” kategoriakoak, hain zuzen ere.