BILBO. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta banda osatzen duten 45 musikariek Peter I. Tchaikovsky, Sergei Prokofiev, Dimitri Shostakovich, Aram Khachaturian eta Franco Cesariniren obrak eskainiko dizkiete ikus-entzuleei.

Ikuskizuna guztira 9 obrez osaturik egongo da. Peter I. Tchaikovskyren “Coronation march” eta “Dance of the clowns-The Snow Maiden” lanekin hasi eta Sergei Prokofieven beste bi obrekin jarraituko da: “March from The love for Three Oranges” eta “March in B-flat Op.99”. Prokofieven ostean, bandak Dimitri Shostakovichen “Folk dances”, “Vals nr. 2 de Suite para orquesta de variedades” eta “Campanas de Novorossiysk-El fuego de la Eterna Gloria” interpretatuko du. Azkenik, Aram Khachaturianen “Trois dances de Gayaneh y Mascarade” eta Franco Cesariniren “Old russian romances” entzungo dira.

Gauzak horrela, Bilboko udal musika Bandak amaiera emango dio maiatzaren 10etik Areatzako pasealeku enblematikoa musikaz bete dituen udaberriko kontzertuen denboraldiari. Aurtengo musika zikloa 7 ekitaldiz osaturik egon da eta bitan musika bandak Bilboko udal txistulari Bandaren laguntza izan du.

ZUZENDARIA: JOSÉ R. PASCUAL-VILAPLANA

Muroko UMko Musika Eskolan hasi zituen ikasketak bonbardinoarekin eta pianoarekin, Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan jarraitzeko. Banda eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober, Eugene Corporon, Karl Österreicher, Hans Graf eta Yuji Yuhasa (Austria) maisuekin.

Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Espainian, Holandan, Ingalaterran, Italian, Portugalen, Errumanian, Suitzan eta Estatu Batuetan, beste batzuen artean, Kubako Nazioarteko Banda, Bavierako Jungend Blassorchester, Ljubljanako SAF Band, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Banda Sinfoniko Portugaldarra, Buenos Aireseko Udal Banda, Kolonbiako Gazteen Banda Nazionala WASBE Youth Wind Orchestra, Coruña, Alacante, Bartzelona, Bilbo, Castellon, Madril, Pontevedra, Tenerife, Santander, Santiago de Compostelako Udal Musika Banda, Matanzaseko Sinfonika, Murtzia, Vallés eta Castelloneko Orkestra Sinfonikoa, O. CAMERA MUSICAE, Kanaria Handiko O.F., Gaztela eta Leongo eta Albaceteko O.S. (2001-2013 artean zuzendaria).

Bilboko Udal Musika Bandaren eta Filharmonia Haize-Orkestrako zuzendari titularra da, Murtziako UCAM Orkestra Sinfonikoko eta Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarra zuzendari gonbidatu nagusiaz gain. Bandako Zuzendaritzaren irakaslea "Vall d'Albaida" Herrialdeko Musika Eskolan zuzendaria da eta Italiako ISEBeko irakasle gonbidatua da. 2009tik aurrera Spilimbergo-ko (Italia) "G.A. Fano" Istituto Musicale-ko Corsi internazionali di perfezionamento musicale ikastaroetako zuzendari artistikoa da.

Lan sinfonikoak, ganberakoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu. Eldako Banden Lehiaketa 1999, Fira Tots Sants de Cocentaina Koral Lehiaketa 2013, SBALZ 2015 jaialdi ospetsuentzako enkarguak jaso ditu, baita Spanish Brass, Ximo Cano, Luis González, Juan C. Matamoros, Carlos Gil edo Steven Mead bakarlari ospetsuentzako ere. 2006an Valentziak, Rabaten eta Madrilen bakarlari, koro eta banda sinfonikoarentzat berak egindako Balansiyyà musikala estreinatu zuen, Bere musika Espainia, AEB, Holanda, Italia edo Suitako CD desberdinetan grabatu da.

"Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue" saria eman zioten Habanan 1991n. Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen "Ignacio Morales Nieva" Musikako Sari Nazionala jaso zuen. Informazio gehiago: www.pascualvilaplana.com.