areatzako kioskoan, arratsaldeko 19:00etan

Bilboko udal musika bandak eta txistulari bandak kontzertu bat eskainiko dute ostiral honetan

09.02.2020 | 03:05
Bilboko udal musika bandak eta txistulari bandak kontzertu bat eskainiko dute ostiral honetan.

BILBO. Bilboko udal musika bandak eta txistulari bandak "Euskaditik Amerikara" izeneko kontzertua eskainiko dute ostiral honetan, Areatzako kioskoan, arratsaldeko 19:00etan. José R. Pascual Vilaplanak eta Garikoitz Mendizabalek zuzenduko dute kontzertua.

"Euskaditik Amerikara" izeneko kontzertua bi zatitan banaturik egongo da. Lehenengoan, Bilboko Udal Txistulari Bandak, Garikoitz Mendizabal (txistu lehenengoa eta zuzendaria), Idoia Kareaga (txistu bigarrena), Gorka Zabaleta (silbotea), Sabin Bikandi (silbotea) eta Asier Garciak (atabala) osaturikoa, honako obrak eskainiko dituzte: J.I Ansorenaren "Solferino", "Botxo" eta "Zurru eta Murru", Eusebio Basurkoren "Brokolo" minuetoa, Juan José Ocónen "Beti Prest", Isidro Ansorenaren "Ausarditsua" eta "Agustin, Xantin eta Juan Jose" rapsodia, J.L Frantzesenaren "Basozabal" eta Sabin Bikandiren "Lagun Tenplaue".

Bigarrenean, aldiz eta José R. Pascual-Vilaplana zuzendariaren batutapean, Bilboko Udal Musika Bandako musikariek honakoak interpretatuko dituzte: John Barnes Chanceren "Variations on a Korean folk song", Alfred Reeden "Viva música!", Frank Ericksonen "Pillars of the Earth" eta Frank Tichelliren "Vesubius".

Kontzertu honen ondoren, Bilboko Udal Musika Bandako musikariek lan ezagunez osaturiko programa berezia eskaintzen jarraituko dute hurrengo ostiralean, maiatzak 24. Iñaki Urkizuk zuzendutako "Beste kultura batzuk" izenekoan honako obrak entzun ahal izango dira, besteak beste: Yagisawaren "Fanfare-Hayabusa", Albert W. Ketelbeyren "In the mystic land of Egypt", José Manuel Izquierdoren "Danza oriental", Roland Barretten "Arabian dances", Yeh Shu-Hanen "A Legend from Yao", Roland Kernenen "Budapest impressions", Albert W. Ketelbeyen "En un mercado persa" eta Piet Swertsen "Shirim. A klezmer rhapsody".

ZUZENDARIA: JOSÉ R. PASCUAL-VILAPLANA

Muroko UMko Musika Eskolan hasi zituen ikasketak bonbardinoarekin eta pianoarekin, Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan jarraitzeko. Banda eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober, Eugene Corporon, Karl Österreicher, Hans Graf eta Yuji Yuhasa (Austria) maisuekin.

Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Espainian, Holandan, Ingalaterran, Italian, Portugalen, Errumanian, Suitzan eta Estatu Batuetan, beste batzuen artean, Kubako Nazioarteko Banda, Bavierako Jungend Blassorchester, Ljubljanako SAF Band, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Banda Sinfoniko Portugaldarra, Buenos Aireseko Udal Banda, Kolonbiako Gazteen Banda Nazionala WASBE Youth Wind Orchestra, Coruña, Alacante, Bartzelona, Bilbo, Castellon, Madril, Pontevedra, Tenerife, Santander, Santiago de Compostelako Udal Musika Banda, Matanzaseko Sinfonika, Murtzia, Vallés eta Castelloneko Orkestra Sinfonikoa, O. CAMERA MUSICAE, Kanaria Handiko O.F., Gaztela eta Leongo eta Albaceteko O.S. (2001-2013 artean zuzendaria).

Bilboko Udal Musika Bandaren eta Filharmonia Haize-Orkestrako zuzendari titularra da, Murtziako UCAM Orkestra Sinfonikoko eta Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarra zuzendari gonbidatu nagusiaz gain. Bandako Zuzendaritzaren irakaslea "Vall d'Albaida" Herrialdeko Musika Eskolan zuzendaria da eta Italiako ISEBeko irakasle gonbidatua da. 2009tik aurrera Spilimbergo-ko (Italia) "G.A. Fano" Istituto Musicale-ko Corsi internazionali di perfezionamento musicale ikastaroetako zuzendari artistikoa da.

Lan sinfonikoak, ganberakoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu. Eldako Banden Lehiaketa 1999, Fira Tots Sants de Cocentaina Koral Lehiaketa 2013, SBALZ 2015 jaialdi ospetsuentzako enkarguak jaso ditu, baita Spanish Brass, Ximo Cano, Luis González, Juan C. Matamoros, Carlos Gil edo Steven Mead bakarlari ospetsuentzako ere. 2006an Valentziak, Rabaten eta Madrilen bakarlari, koro eta banda sinfonikoarentzat berak egindako Balansiyyà musikala estreinatu zuen, Bere musika Espainia, AEB, Holanda, Italia edo Suitako CD desberdinetan grabatu da.

"Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue" saria eman zioten Habanan 1991n. Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen "Ignacio Morales Nieva" Musikako Sari Nazionala jaso zuen. Informazio gehiago: www.pascualvilaplana.com.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina.

Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.

Bandak baditu zazpi disko eta DVD bat kaleratuak: "Bilboko Udal Txistu Banda" (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin "Harizko Txistua"(2006); "Hala ere" (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; "Bihurrikeritan" (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; "Kantari Gabonetan" (2010) Leioako Kantika Koralarekin; "Plazan" (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; Xabier Zabalarekin "Gogoeta" eta azkena, "X Urte, hamaika lagun" (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko

noticias de deia