BILBO. Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna maiatzaren 9tik 12ra ospatuko da Bilbon. Hainbat jarduera izango dira hirian. Bidezko merkataritzako kafea, nekazaritza ekologikoko produktuen dastaketa, kontzertu bat... Ekintzaren helburua hegoaldeko ekoizle-kooperatiben gizarte-eragina eta produkzioa hobetzeko proiektuak aldarrikatzea da.

15 URTE BETETZEN DITUEN OSPAKIZUNA

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna 2004ko maiatzaren 11n ospatu zen lehenengo bider, GKE batzuek erabaki zutenean ahaleginak batzea mundu osoan jai bat ospatzeko, aurre egitearren munduko hegoaldeko ekoizleen egoera erraz kaltetzeko eta babesgabeari, eta mundu osoaren desberdintasunezko egoeraren aurrean ekin beharrak hartaratuta.

Ekoizleen eta haiek bizi diren komunitateen bizimodua hobetzea, eta enpresa transnazional batzuen jokamolde txarrak salatzea, zeintzuen bidez txirotasunean edukitzen baitira Hegoaldeko herrialdeetako nekazal komunitateak, horra ekitaldiaren xede nagusiak

Bilbok kausa horren aldeko ekitaldietan parte hartzen du hasiera-hasieratik, eta Udalak berak ohartarazteko eta produkzioa hobetzeko proiektuak babesten ditu, eta, 2012an, Fairtrade Town titulua eskuratu zuen ?Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriarena, hain zuzen?: aitorpen horren xedea izaten da agerira ekartzea hiriko eragile batzuek eta besteek herritarrak ekitera bultzatzeko egiten duten lana.

Ikastetxeetan sentsibilizatzeko kanpainak gauzatzea, hitzaldien eta konpromisorako guneen bidez, edota kontsumitzaile gisa eredu ematea, edo horien aldeko gozokiak banatzea Olentzeroren Kalejiran eta Erregeen zaldi gaineko osteran, horra Bilboko Udalak gaztetxoenei begira antolatu dituen eta eman dituen pausuetako batzuk.

Era berean, gaur egun, Bilbon 100 baino gehiago dira egunero-egunero bidezko merkataritzako produktuak saltzen dituzten taberna eta saltokiak, beren bezeroak zainduz eta kalitatezko produktu ekologikoak eskainiz. Udalak, bestalde, sustatu du Oxfam Intermon eta Kidendak mapa bat egin dezaten urian produktu horiek saltzen dituzten saltokiak non diren agertuz; eta Udalaren web-orrian dago ikusgai. www.bilbao.eus.