BILBO. Bilboko udalak ikasteko gelak indartuko ditu maiatzeko eta ekaineko asteburuetan. Guztira, 330 plaza gehiago eskainiko dira azterketa garaia dela eta. Gelaren irekiera larunbat honetan hasiko da.

Orain arte 217 plaza eskaintzen ziren zapatu-domeketan eta hemendik aurrera 330 plaza gehiago egongo dira. Horietako 120 Deustuko Udaltegian, 108 Basurtukoan eta 102 Santutxukoan. Zapatuan hasita, maiatzak 4, irekiko dira plaza berri hauek.

Guztira, ikasleek 745 plaza erabili ahal izango dituzte astelehenetik barikura eta 547 plaza asteburuetan.

Udalak 8 barrutietan ditu ikasteko gelak; barrutietako udaltegietan, auzo-etxeetan, Errekaldeko kiroldegian eta udal liburutegietan.

LEKUAK, PLAZAK ETA ORDUTEGIAK

Deustuko Udaltegia

Astelehenetik barikura, 60 plaza, 08:30etatik 21:30etara

Zapatu-domeketan, 120 plaza, 9:00etatik 21:00etara

San Ignazioko auzo etxea

Astelehenetik barikura, 24 plaza, 8:30etik 21:30era

Uribarriko udaltegia

Astelehenetik barikura: 16 plaza, 8:30etik 21:30era

Castañoseko Udaltegia

Astelehenetik barikura, 64 plaza, 8:30etik 21:30era

Otxarkoagako auzo Etxea

Astelehenetik barikura: 55 plaza, 8:30etik 22:00era

Zapatu-domeketan: 55 plaza

Zapatuetan: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara

Domeketan: 9:00etatik 14:00etara

Txurdinagako barruti-udaltegia

Astelehenetik barikura: 10 plaza, 08:30etik 21:30era

Txurdinagako kiroldegia

Astelehenetik barikura: 100 plaza, 7:15etik 22:00etara

Zapatu-domeketan: 100 plaza

Zapatuetan, 09:00etatik 22:00etara

Domeketan, 9:00etatik 19:00etara

Santutxuko barruti-udaltegia

Astelehenetik barikura: 100 plaza, 7:15etik 22:00etara

Zapatu-domeketan: 100 plaza

Zapatuetan, 09:00etatik 21:00etara

Domeketan, 9:00etatik 21:00etara

San Frantziskoko auzo etxea

Astelehenetik barikura: 30 plaza, 08:30etik 21:30era

Liburutegiak: San Adrián/ Zabala /Bidebarrieta

Astelehenetik barikura: 62 plaza

San Adrian eta Zabalako liburutegietan, astelehenetik eguenera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Barikuetan, 10:00etatik 14:45era

Bidebarrietako liburutegian, astelehenetik barikura, 08:30etik 20:30era. Zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara.

Azkuna Zentroa

Astelehenetik barikura: 72 plaza.

Astelehenetik eguenera, 7:00etatik 23:00etara

Barikuetan, 7:00etatik 24:00etara

Zapatu-domeketan: 72 plaza

Zapatuetan, 08:30etik 24:00etara

Domeketan, 8:30etik 23:00etara

Errekaldeko udaltegia

Astelehenetik barikura: 55 plaza, 08:30etik 21:30era

Iralako auzo etxea

Astelehenetik barikura: 12 plaza, 08:30etik 21:30era

Basurtuko udaltegia

Astelehenetik barikura: 24 plaza, 08:30etik 21:30era

Zapatu-domeketan: 108 plaza, 9:00etatik 21:00etara

Zorrotzako liburutegia

Astelehenetik barikura: 28 plaza, 08:30etik 21:30eraZorrotzako auzo etxea

Astelehenetik barikura: 34 plaza, 08:30etik 21:30era

Altamirako auzo etxea

Astelehenetik barikura: 12 plaza, 15:30etik 22:00etara