BILBO. #Gaztekluba Aste Santuan programan izena emateko epea gaur hasi da.Programak, 19 jarduera ditu, 1.283 plazarekin,12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Interesadunek jarduera hauetan eman dezakete izena, www.bilbaogazte.bilbao.eus.

Musika elektroniko, astronomia eta robotika tailerrak, kirol-ekintzak, bideo-jokoen inguruko jarduerak, dantza urbanoa, magia eta eguna Bilbotik kanpo emateko txangoak egongo dira. Jarduerak Aste Santuko eskola-oporretako lanegunetan egingo dira, hau da, apirilaren 15etik 17ra eta 23tik 27ra.

#Gaztekluba programa uriko hainbat auzotan egiten da, zehazki, Deustun, Abandon, Matikon, Basurtun, Errekalden, Txurdinagan, Uribitarten eta Bilbo Zaharrean.

Gazteek jarduera hauetan eman dezakete izena, www.bilbaogazte.bilbao.eus udal webgunean, eta #Gaztekluba-ri buruzko informazio xehea webgunean kontsulta daiteke, edo 94420 42 33 telefonoan, 9:00etatik 14:00etara. Jarduera guztietarako, aldez aurretik eman beharko da izena, Bilborocken egiten direnak izan ezik.

Udalak antolatzen dituen aisialdirako aktibitateetan eta programeetan parte hartzeko Gaztekubla txartela beharrezkoa da. bilbaogazte.bilbao.eus web orrian eska dezake, txartela dohainik da. Izena ematea beharrezkoa diren kardueretan eta gazteguneetan parte hartzeko nahitaezkoa da, eta Bilbon erroldatuta dauden 12 eta 17 urte arteko pertsonentzat da.

#GAZTEKLUBAREN JARDUERAK

Txangoak: Egun osoko 6 txango antolatu dira, guztira 270 plazarekin, kultura eta abentura uztartuz:

tailerrak Artiumen eta ginkana Gasteizen zehar,

bisita Mutrikuko flysch-era, itsasontzian,

irteera Senda Viva multiabentura parkera,

Basondoko faunaren babeslekua, kanoa jarduerarekin,

raftinga Nafarroan,

bisita Añanako Gatzagara.

Txango guztiak 12 eta 17 urte arteko gazteentzat dira eta 10 euroko prezioa daukate, Nafarroako raftingarena izan ezik (15 euro).

Tailerrak: gazteek 4 tailer gozatu ahalko dituzte, guztira 12 saiorekin, zeintzuetan 204 plaza eskainiko diren.

Musika elektronikoa 12 eta 17 urte arteko neska-mutilentzat. Apirilaren 16an eta 17an egingo dira, goizez, 10:30etik 13:30era, Abandoko barrutiko udaltegian. Tailerrak 5 euro balio du.

Astronomia 12 eta 15 urte arteko gazteentzat. Apirilaren 23, 24, 25 eta 26an egingo da, 11:30etik 13:30era, Deustuko barrutiko udaltegian. Tailer honen prezioa 15 eurokoa izango da: 10 euro familia ugaritsuen kasuan eta 4 euro DSBEa jasotzen duten familien kasuan.

Esperimentuak 12 eta 15 urte arteko gazteentzat. Apirilaren 23, 24, 25, 26 eta 27an egingo da, 9:30etik 11:00etara, Deustuko barrutiko udaltegian. Tailer honen prezioa 15 eurokoa izango da: 10 euro familia ugaritsuen kasuan eta 4 euro DSBEa jasotzen duten familien kasuan.

Robotika Matikoko Auzofaktory-n, 15 eta 17 urte artekoentzat, apirilaren 26an egingo da, 10:30etik 14:30era. 5 euro balio du.

Kirol-jarduerak: jarduera guztiak 12 eta 17 urte arteko neska-mutilentzat izango dira. Guztira 476 plaza egongo dira.

Basket-torneoa. 3 eguneko torneoa, apirilaren 15, 16 eta 17an, 5 modalitaterekin. Basurtuko kantxetan egingo da, 17:30etik 20:30era. Doako jarduera da.

Herri-kirolen eta euskal dantzen topaketa Errekaldeko Gaztegunean, apirilaren 17an, 17:30etik 20:00etara. Doako jarduera da.

Parkour, hastapena, apirilaren 23an eta 24an, 11:00etatik 13:00etara, Deustuko zubian. Jarduerak 5 euroko kostua du.

Parkour, maila ertaina, apirilaren 26an eta 27an, 11:00etatik 13:00etara, Eskurtzeko parkean. Kasu honetan ere, kostua 5 eurokoa da.

Kirol alternatiboak, apirilaren 27an, 11:00etatik 14:00etara, Etxebarria parkean.

Bilborock: 4 egunez zenbait topaketa tematiko egingo dira (bideo-jokoak, dantza urbanoa eta magia), 12 eta 17 urteko gazteen artean. Topaketa guztiak batuta, 675 parte-hartzaile egon daitezke. Bilborocken egiten diren jarduera guztiak dohainik dira.

Bilbao Gamers Open, apirilaren 24an eta 25ean, 10:00etatik 21:00etara.

Gelditu barik dantza egin, apirilaren 26an, 17:00etatik 22:00etara.

Magia Festa Gaztea, apirilaren 27an, 18:00etatik 21:00etara.