BILBO. Bilboko Udaltzaingoak 529 jarduketa egin zituen iaz drogen trafikoaren eta kontsumoaren aurka. Jarduketa hauetan65 pertsona atxilotu zituen eta horietatik 57 epailearen aurrera eraman zituzten.

Jarduketa hauei esker, Drogen aurkako Ikuskaritzak, Bilboko ikuskaritza guztiekin elkarlanean, legez kanpoko substantzien 545 konfiskazio egin ditu, eta substantzia horiek manipulatzeko material eta tresnak atzeman ditu.

529 jarduketa horietan, 65 pertsona atxilotu dituzte polizia-operazioetan; haietatik 57 epailearen aurrean eraman dira, osasun publikoaren aurkako delituak egiteagatik. Atxiloketa hauekin, trafikante frantziarrekin nazioarteko droga-salerosketan aritzen ziren zenbait sare desartikulatu dira.

Konfiskatu diren substantzien artean, nabarmendu behar dugu gehien atzeman dena haxixa izan dela, eta gero kokaina eta marihuana. Zehazki, iaz, Bilboko Udaltziangoak 20 bat kilo substantzia atzeman zituen: haxixa, kokaina, marihuana, anfetaminikoak eta heroina.

Legez kanpoko substantzia horiek ez ezik, 13.000 euro inguru atzeman dira eskudirutan, drogen salerosketatik atereak, 13 arma zuri, hainbat sakelako telefono, balantzak, eta substantziak manipulatzeko bestelako tresnak.

Bestalde, Drogaren aurkako Fiskaltza Bereziaren jarraibideei jarraiki, Bilboko Udatzaingoa jarraipen berezia egiten ari zaie kalamu-elkarteei eta gazteen lonjei.

2017an baino % 24 jarduketa gehiago egin da 2018an. Zehazki, 427 jarduketa, 478 konfiskazio eta 70 atxilotu egon ziren. Gehien konfiskatu zen substantzia haxixa izan zen. Polizia-eragiketa batean 450 kilo haxix konfiskatu zen, zenbait fardeletan banatuta: horixe da Bilboko Udaltzaingoak bere historian atzeman duen droga kopuru handiena.

Polizia-operazio hauetako asko herritarren lankidetzari esker hasi dira: herritarrek jakinarazten dute susmatzen dutela nonbait legearen kontrako jarduera dagoela, eta horren ondorioz drogaren aurkako agenteek ikerketa bat hasten dute, kasu askotan fruituak ematen dituena.