BILBO. GazteZurbi aisialdiko proiektuak 11.000 euroko laguntza jasoko du Bilboko Udalaren eskutik. Programak aisialdirako bestelako aukerak eskaintzen ditu, parte hartze aktiboa eta erantzunkidetasuna sustatu nahi du nerabeen artean. "" programak irauteko xedea du.

Hala, Udalak, Euskara eta Hezkuntza Sailaren bitartez "" finkatzen lagunduko du, zeinak, irailetik ekainera bitartean, hainbat jarduera gauzatzen baititu eguenetan eta barikuetan, 17:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan, 17:00etatik 20:30era.

"Ludoteka" bat parte hartzaileen adinaren arabera egokitua, mahai-jokoak, "komik-tebeoteka" bat, playstationa edo esku-lanetarako materialak dira gune horrek baliatzen dituen baliabideetako batzuk; Zurbarango Santa Maria parrokiak lagatako lokal batzuetan dago kokatuta (Kalisto Legina kalea, 7).

"" irauteko xedea du, eta aisialdiko eta denbora libreko bestelako aukera batzuk eskaini nahi dizkie DBHko ikasleei, gune bat sortuz oinarritzat dituena dibertsitate etniko, funtzional eta/edo kulturazkoaren errespetua, betiere nerabeen parte hartze aktiboa eta erantzunkidetasuna eraginez eta orotan berdintasuna eta genero-ikuspegia baliatuz.

Gainera, proiektuaren helburuen artean, gaztei eragiten dieten arrisku-faktoreak saihestu nahi dira, euskararen erabilera sustatu harremanetan eta denbora librean. Jardueren gainean badira, gainera, bullyingaren, indarkeria matxistaren, kulturartekotasunaren edo integrazioaren inguruko sentsibilitatea eragiteko ekintzak, besteak beste.