BILBO. Birziklatze tasa igo da Bilbon 2018an, %46,79ra arte. Udalak hainbat kanpaina eta ekintza gauzatu zituen iaz Nahiz eta tasa igo, lanean jarraitu beharra dago gero eta hondakin gehiago sortzen ditugu eta.

Europak helburu bat ezarri du: 2010erako birziklatze-tasa % 50ekoa izatea. Horretarako, funtsezkoa da herritarrak jabearaztea nor bere hondakinen erantzule dela.

Gainera, hor dago klima aldaketa ere; adostasuna dago hondakinen kudeaketa ez-egokiak negutegi-efektuko gasen ?batik bat metanoaren- emisio handiagoa dakar. Horregatik, erakundeek lan egin behar dute herritarrei tresnak eskuragarri jartzeko eta, bestetik, herritarrek birziklatzearen garrantziaz jabetu behar dute.

2018an, Bilbon, 187.349,67 tona hondakin sortu ziren eta 2017an, 188.167,85 tona; hortaz, beheranzko joerarekin jarraitzen dugu.

Hondakin horietatik 105.018,18 tona gainerako hondakinen atalekoak dira (hau da, bereizita biltzen ez direnak). Udalaren zirkuituaren eta zirkuitu pribatuaren bidez, 82.331,49 tona bildu dira eta TMB bidez, 5.334 tona; beraz, birziklatze-tasa % 46,79an dago.

Birziklatze-tasak igo izanak badu beste arrazoi bat ere, zabor asko sortzen dutenentzako (dendak, fruta dendak, ostalaritzako establezimenduak, udal merkatuak, ikastetxeak?) gaika eta atez ate (kartoia, gai organikoak, EPSak?) biltzeko zerbitzua sustatu izana.

Gai guztietan birziklatu da gehiago jatorrian:

  • 2018an gehien birziklatu dena papera-kartoia izan da, 24.539,86 tona, 2017an baino % 10,91 gehiago.
  • Atzetik beira dago, 7.814,60 tona bilduta, iaz baino % 4,10 gehiago.
  • Ontzi arinei dagokienez (edukiontzi horia) 5.368,07 tona bildu ziren, 2017an baino % 6,77 gehiago.
  • Berrerabiltzeko gauzen edukiontzi zuriaren (etxeko objektu txikiak, etxetresna elektriko txikiak, mugikorren bateriak, lehorgailuak, arropa, oinetakoak, liburuak, jostailuak?) erabilerak ere igoera izan du. Iaz baino % 16,63 gehiago bildu da horietan. Edukiontzi horietan bildutakoa Kooperak Mungian duen plantara eramaten da. Koopera Caritasek sustatutako kooperatiba da, helburu bikoitza duena: lan munduan sartzea eta ingurumena zaintzea.
  • Sukaldeko olioa uzteko edukiontzi laranjetan, ordea, % 10,53 gehiago batu da. Olioa hustubidetik botatzea arduragabekeria da, olio litro bakar batek 1.000 litro ur kutsatzen dituelako. Horregatik, plastikozko botila batean gorde eta edukiontzi horietako batera eraman behar da. Etxeko olioari tratamendua ematen zaio, zikinkeriak iragazita, Barakaldon dagoen plantan; hortik ateratzen den lehengaia biodiesel moduan erabiltzen da.
  • “Etxeko gai toxikoak” (margoak, bernizak, erradiografiak, bonbillak, aerosolak, inprimagailuetako tonerra?) % 19,36 gehitu dira. Beharbada ez gaude guztiz jabetuta etxeetan badirela produktu bereziki arriskutsuak ingurumenerako, eta horiek ezin direla edukiontzi arruntetan utzi. Horiek biltzeko, Udalak furgoneta bat erabiltzen du, barrutiz barruti joaten dena egunera horrelako produktuak batzera. Gainera, nobedade moduan, “etxeko toxikoak” izeneko produktuak birziklatzen laguntzeko, iaz Bilbogarbi mugikorrak, barrutiz barruti ibiltzen direnak, jartzen hasi ziren auzoetan. Era berean, produktu horiek Bilboko 4 puntu finkoetara ere eraman daitezke, alegia, Bilbo Garbietara. Asteko egun guztietan daude zabalik.
  • Pilak ere ez dira zaborrontzira bota behar. Hori gerta ez dadin, Bilbon 100 saltoki ingurutan pilak jasotzen dituzte birziklatzeko eta horrela, birziklatze-tasa % 13,17 igo da.
  • Aipatu behar da hondakin organikoen birziklatzeak (edukiontzi marroia) ezagutu duela gorakadarik handiena, % 176,33ko igoerarekin; guztira 1.619,83 tona jaso dira edukiontzi marroietan eta konpost egiteko erabiliko dira. Igoera hori, jakina, bosgarren edukiontzia Bilboko auzo guztietan jarri izanak eragin du. Lehen 371 edukiontzi marroi zeuden eta orain 1.341, urian han eta hemen. Une honetan Bilboko 25.415 etxebizitza ari dira edukiontzi marroia erabiltzen gai organikoak botatzeko. Bilboko Udalak organikoak birziklatzera animatu nahi ditu herritarrak.
  • Alde negatiboan, aipatu behar da bolumen handikoak (altzariak, gauzak, etxeko tresna elektrikoak, telebistak, ordenagailuak?) gero eta gehiago uzten direla edukiontzien ondoan eta kalean, hain zuzen ere % 49,16ko igoera izan du. Horregatik, azaroan 1.000 binilo itsatsi zituzten gainerako hondakinetarako edukiontzietan (berde iluna), gogorarazteko debekatuta dagoela tresnak eta tamaina handiko gauzak bertan behera kalean uztea, hori ordenantza ez betetzea dela eta isuna dakarrela aipatuz. Biniloetan herritarrei gogorarazten zitzaien Udalak baduela era horretako gauzak biltzeko doako zerbitzua, 010 telefonora deituta. Baldintza bakarra: hondakina atarira jaistea adierazten zaion egun eta ordurako.

Udalaren zirkuituaren eta zirkuitu pribatuaren bidez, 82.331,49 tona bildu dira eta TMB bidez, 5.334 tona; beraz, birziklatze-tasa % 46,79an dago.

Bilbon dauden edukiontziei dagokienez, esan behar da biztanleko edukiontzi-kopuru gomendatua gaindituta duela urte batzuetatik.

Beste alde batetik, Garbikerrek, tratamendu mekaniko biologikorako planta gestionatzen duen enpresak, Bilboko zaborren ezaugarriak aztertu ditu 20 aldiz, hau da: gainerako hondakinen edukiontziko zaborrak aztertu dituzte, horra bota behar direnak zenbat diren ikusteko eta horrela, ondorioztatzeko kasuan kasuko edukiontzietara botatzerik ba ote zegoen. Eta datuak ikusta, badugu zer hausnartu eta zer egin, botatzen dugun guztia birziklatu dadin nahi badugu.

GARBIKETA ITSASADARREAN

Bilboko Udalak beste leku batean ere, ibaian, jarduten du egunero, ur-azala, ibaiertzetako beherengo aldeak, kaiak eta eskailerak garbi egon daitezen. Horretarako, urte osoan ontzi bi ibiltzen dira, elementu flotagarriak eta hondakinak itsasoratu daitezen saihesteko helburuarekin.

2018an, 72.708 kilo hondakin jaso ziren ibaitik; 10.027 kilo (% 14) ontzi arinak izan ziren; 3.288 kilo (% 4,5) beira eta 59.393 kilo (% 81,5) landare-hondakinak eta bestelakoak.

Bilboko birziklatze-tasa % 46,79koa den arren, orain badago zer egin. Horregatik, Bilboko Udalak ekintzak eta kanpainak gauzatu ditu 2018an, herritarrak oraindik ere gehiago jabetu daitezen ingurumena zaintzeko birziklatzearen garrantziaz:

  • Gai organikoak bereizita biltzeko zerbitzua Bilbo osora zabaltzea: 1.341 edukiontzi jarri dira, txartel elektronikoarekin zabaltzekoak. Horrek aukera ematen dio Udalari horien erabilera bultzatzeko neurriak hartzeko.
  • Kartoia biltzeko edukiontziak % 20 gehitu dira eta etxeko olioa batzekoak % 70; horrela, lortu nahi da hondakinak bereizita botatzeko edukiontzi guztiak eskura izan ditzatela herritarrek, gune berean.
  • Bilbogarbi mugikorrak, hau da, puntu garbi mugikorrak, jarri dira urian zehar, beste edukiontzietara bota behar ez diren gaiak bota ahal izateko, hala nola, inprimagailuetarako kartutxoak, bonbillak, CD/DVDak, erradiografiak, pinturak eta aerosolak.
  • Atez ate hondakinak jasotzeko zerbitzua areagotzea. Dagoeneko 600 saltoki eta ostalaritzako establezimendutara iristen da, horiek baitira zabor gehien egiten dutenak eta premia bereziak dituztenak. Udal merkatuetan ere egiten da atez ateko bilketa.
  • Informazioa emateko eta herritarrak birziklatzearen garrantziaz ohartzeko kanpainak, baita uriko auzo guztietan birziklatzea sustatzeko eta hobetzeko ere, hezkuntza-komunitatearekin, herritarrekin eta elkarteekin batera jardunda.

Birziklatze-politika horren fruitu, atzo Bilboko Udalak “Paper-txori urdinak 2018an” saria jaso zuen Madrilen, papera eta kartoia bereizita biltzeko egiten duen kudeaketa bikainagatik. Sari hori ASPAPEL Paper eta Kartoiaren Fabrikatzaileen Elkarteak ematen du. Bilbon saririk handiena eskuratu zuen, 3 paper-txori.

Aurreko edizio bietan ere saria jasotakoa da Bilbo, baina orduan paper-txori bi izan ziren. Aurten Bilbok sari nagusia eskuratu du, papera eta kartoia bereizita biltzeko egiten duen kudeaketa bikainagatik.