Basauriko Olentzeroren Etxe Magikoak 1.200 bisita baino gehiago jaso ditu Gabon hauetan. Basauriko Merkatari Elkarteak gune hau sortu zuenetik izandako bisiten kopururik altuena da, besteak beste, herriko haurrek Olen- tzerori eta Mari Domingiri gutunak eman ahal izateko. Zalantzarik gabe, 2021 urte zaila izan da guztiontzat. Merkatarientzat ere hala izan da, nola ez, baina gogor jarraitu dute lanean, eta erakutsi dute merkataritza oso garrantzitsua dela herri eta hirientzat.Basaurin, Merkatarien Elkartea beti saiatzen da jarduerak egiten, eta horien artean, Olentzeroren Etxea dago. Eta 2021erako, gainera, inoiz baino indartsuago itzuli dira, bi zirkunstantzia ematen baitziren; batetik, 2020an ezin izan zuten ireki duela urte batzuk sortu zuten espazio hori, eta, bestetik, herriko haurrak animatzeko, Olentzeroren Etxean hainbat berrikuntza sartu dituzte, gune magikoa bihurtuz.

Agian, elkartetik jarri duten gogo horregatik, eta sortu zuten espazioa urtetik urtera hobetzen joan delako, aurtengoa errekorra izan da. Izan ere, 1.270 bisita inguru izan ditu egun hauetan.

Elkartetik azpimarratu dutenez, “oso pozik gaude izan duen harrera bikainagatik, oso eskertuta, sortu den espazio honen arrakastagatik eta txikienek eta helduek ere jai-garai honetako magiaz goza dezaten pentsatuz egin dugulako, euskal kultura eta mitologia ere sartuz”.

Lehen esan bezala, aurten are protagonismo handiagoa eman nahi izan diote gune honi. 2020an pandemiaren egoeragatik ezin irekitzea eta urtetik urtera gero eta bisita gehiago erakartzea oso serio hartu dute Basauriko merkatarien elkartetik. Horregatik, aurten hainbat berrikuntza sartu dituzte. Zentzu horretan aurtengo Gabonetarako hainbat gune sortu dira, haietan euskal mitologiaren magiak eta izpirituak elkarri eskua eman ahal izateko, eta, horrela, Olentzero eta Mari Domingi ez ezik, Napo (Olentzeroren astoa), Basajaun, lamiak, iratxo bat eta ingumak (oinutsik doazen etxeko iratxoak) ere egon dira.

Gainera leku magiko bat sortu da, haur guztiek Olentzero eta Mari Domingiri gutunak eman ahal izateko. Beste alde batetik, abenduaren 27tik 30era, biak barne, Ipuin Kontalarien Etxe Magiko bihurtuko zen Olentzeroren Etxea. Izan ere, ipuin kontalarien bi saio izan ziren, eta elkartetik azaldu dutenez, “arrakasta handia izan dute”.

Beste berrikuntzetako bat Social Antzokirako zinema-sarrerak oparitzeko lehiaketa izan da. Horrela, Olentzeroren Etxea bisitatzen zutenek, selfie bat egin eta Instagramen argitaratuz gero, zinemarako bi sarrera lortzen zituzten. Astelehenetik igandera ireki dute, ordutegi desberdinekin baina aste osoan zehar egon da irekita Basauriko Olentzeroren Etxea.

Beste jarduera batzuk

Baina Olentzeroren Etxea berriro ireki- tzeaz gain, Basauriko Merkatari Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu Eguberrietako kanpainarekin bat eginez. Horrela Haurren- tzako Kanpaiak antolatu zituzten abenduaren 31n Arizgoiti Plazan, baina azkenean, bertan behera uztea erabaki zuten covid-19ak eragindako egoeragatik. Gainera, abenduaren 22an, 23an, 29an eta 30ean Gabonetako gozokiak banatu zituzten Basaurin zehar, bost gurditan; ekimen horren bidez, basauritarrei eskerrak eman nahi izan zizkieten, beren fideltasunagatik.

Adierazitako guztiaz gain, Basauriko Merkatari Elkarteko kide diren establezimenduetan erosketak egin dituzten bezero guztiek hiru bidaiaren zozketan parte hartu ahal izango dute; bidaia horiek 600 euroko balioa dute. Zozketa urtarrilaren 11n egingo da, asteartean, 13.30etan, Basauriko Merkatari Elkartearen egoitzan. Elkartetik esan dutenez, “bost bat urte daramatzagu Olentzeroren Etxea antolatzen eta hau izan da bisita gehien izan dituen urtea, beraz, oso pozik gaude”. Espazio magiko horretatik igaro dira “haurrak, baina baita ikusi nahi zuten helduak ere, jakin zutelako berrikun- tzak zeudela eta ilusioa egiten zielako”. Ireki dituzten egunetan “ilarak ere sortu dira, baina jendeak asko errespetatu du”. Gainera, antolatu dituzten jarduera guztiak garai hauetan beharrezkoak diren segurtasun-neurriak errespetatuz egin dira.

Gune desberdinak. Hainbat gune sortu dira, haietan euskal mitologiaren magiak eta izpirituak elkarri eskua eman ahal izateko, eta, horrela, Olentzero eta Mari Domingi ez ezik, Napo (Olentzeroren astoa), Basajaun, lamiak, iratxo bat eta ingumak (oinutsik doazen etxeko iratxoak) ere egon dira.

Ipuin kontalaria. Abenduaren 27tik 30era, biak barne, Ipuin Kontalarien Etxe Magiko bihurtuko zen Olentzeroren Etxea. Gainera argazkia bat Instagramen argitaratuz gero, zinemarako bi sarrera lortzeko aukera zegoen.