- Basauriko Sagarrak talde ekologistak Basauri Pintxo Ekologiko txapelketaren edizio berri bat antolatu du. Hirugarren edizioa da eta partaidetza handia izango du. Izan ere, 43 ostalaritza-establezimendu animatu dira lehiaketan parte hartzera. Lehiaketa asteburu honetan izango da, hilaren 11n eta 12an, pintxo ekologikoak barran jarriko dituztenean. Sagarrak elkartetik adierazi dutenez, "oso pozik gaude parte-hartze handiagatik, baina batez ere Basauriko hainbat gunetako tabernak animatu direlako, auzo askotakoak".

Zentzu horretan, establezimendu bakoitzari emango dizkioten produktuak nahiko oinarrizkoak dira, "gure ideia baitzen jende asko animatzea parte hartzera, eta hobe zela osagai xume baina kalitate handikoekin egitea baino", adierazi dute. Basaurin erosketak atsegin handiz! Kontsumo arduratsu, eraldatzaile eta ekofeministaren 2021eko kanpainaren barruan egingo da pintxo txapelketa hau.

Helburu nagusien artean, "garaiko produktua, bertakoa eta ekologikoa ezagutaraztea" nabarmen- tzen dituzte Sagarrak taldetik. "Bertako produktuak eskaintzen dituzten establezimenduak ere erakutsi nahi ditugu". Hirugarren edizio honetan sasoiko, bertako eta ekologikoekin egindako ekopintxoa dastatu ahal izatea izan da ideia, "zaporetsuagoa, osasuntsuagoa eta elikagarriagoa delako". Elikagai mota honen ekoizpenean ez da pestizidarik edo sintesi kimikoko ongarririk erabiltzen. "Nekazaritza ekologikoak landa garapenean laguntzen du eta ingurumena kontserbatzen du. Gehigarrien erabilera oso mugatua da, genetikoki eraldatutako organismoak ez dira erabiltzen eta Europako araudiak araututa daude eta ziurtagiri erakundeek kontrolatzen dituzte", diote.

Txoko Eskarabilla, La Ventana de Ziortza, Helen Okindegia, EramatEKO, Ortutik ahora eta ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontselua) eta Añanako Gatz Harana parte har- tzen dute edizio honetan. 10 euro izan dira tabernek ordaindutakoa, eta ekopintxo 2021aren oinarri gisa erabiliko den produktu ekologikoen lote bat barne sartu da, "bakoitzaren ekopintxoa 2021 egiten duen produktu gehigarri bat gehitzeko aukera izanik", diote.

Parte hartzaileei eman zaien produktu ekologikoen sorta, hauek osatzen dute: patatak, tipula, arrautza, olioa, ogia, gatza eta poltsa berrerabilgarri bat. Establezimenduentzako hiru sari banatuko dira, "arloko adituek osatutako epaimahai profesional bat izango da, oinarrien eta aurkezpenaren, originaltasun-berrikuntza, zaporeen harmonia, tenperatura eta prestaketaren arabera baloratuko dituen Ekopintxoa", azaldu dute.

Sariei dagokienez, lehenengoa izango da Bizkaiko ekoizle ekologikoei bisita, 5 litroko olio ekologikoko garrafa eta 50 kiloko patata ekologiko zakua. Gainera bi lagunen- tzako dastaketa afaria Basauriko Eskarabilla Txokoan emango zaio irabazleari. Bigarrena, Bizkaiko ekoizle ekologikoei bisita eta 3 litroko olio ekologiko botila eta 25 kiloko patata ekologiko poltsa. Dastaketa afaria ere emango zaio sari gisa. Eta hirugarrenari, Bizkaiko ekoizle ekologikoei bisita, litro 1 olio ekologiko botila eta 15 kiloko patata ekologiko poltsa emango zaio, baita afaria ere.

Basaurin erosketak atsegin handiz! Kontsumo arduratsu,eralda- tzaile eta ekofeministaren 2021eko Kanpainaren barruan antolatu dute pintxo txapalketa. Azaroan zehar, lau laburmetraik eta bisita gidatu batek Bidezko Merkataritza eta kontsumo arduratsuaren balioetako batzuk betetzen dituzten tokiko ekimenak erakutsi dituzte.

SETEM Hego Haizeak eta Sagarrak Ekologista Taldeak ekimen hau burutu dute Basaurin tokiko merkataritza sustatzeko, hain zuzen ere, "bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren balioetan oinarritzen diren merkataritza-ekimenetako batzuk ikusaraziz". SETEMek eta Sagarrakek hamar urte baino gehiago darama- tzate Basaurin elkarlanean, "kon- tsumo arduratsua begirada feminista batetik sustatze aldera".

43 taberna

Hirugarren edizioa da eta partaidetza handia izango du. Izan ere, 43 ostalaritza-establezimendu animatu dira lehiaketan parte hartzera. Sagarrak elkartetik adierazi dutenez, "oso pozik gaude parte-hartze handiagatik, baina batez ere Basauriko hainbat gunetako tabernak animatu direlako, auzo askotakoak".

Laguntzaileak

Txoko Eskarabilla, La Ventana de Ziortza, Helen Okindegia, EramatEKO, Ortutik ahora eta ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontselua) eta Añanako Gatz Harana parte hartzen dute edizio honetan.