Etxebarrik bere beka artistikoaren saria eman du. Mar de Dios izan da Etxebarriko artista eta kolektiboentzako lehen bekaren irabazlea. Zeramikari gazteak, Kata proiektuarekin, 2.000 euroko beka bat eskuratu du 2021. urtean zehar arte-plan bat gara-tzeko. Sariak plan artistikoa gauzatzen lagunduko dio artistari.

Joan den 2020ko irailean, Etxebarriko Udalak lehenengo aldiz onartu zuen Bizkaian erroldatutako 18 urtetik gorako artistei eta artisten kolektiboei bekak emateko deialdia, etxebarritarrei nolabaiteko lehentasuna emanez. Helburua 2.000 euroko diru-laguntza ematea zen, edozein diziplina artistikotan (musika, pintura, eskultura, bideoartea, literatura, dantza, instalazioa, grabatua, etab.) proiektuak egiten laguntzeko, eta Bizkaian sorkuntza aritistikoa sustatzen laguntzeko.

Beka irabazi zuen proiektua, Mar de Diosek urtebete baino gehiago zeramana lanean, Kata honen itzulpena zigilua, patroia edo moldea izan daitekeelarik. "Esaten denez, kata bat exekutatzean, funtsezkoa da bere esanahia inoiz ez zalan-tzan jartzea, errepikapen infinituaren bidez esanahia dardara eta substantzia lortzen hasten baita. Hautemate honetatik abiatuta, Marrek molde eta matrize beretatik ateratako pieza batzuk gara-tzen ditu, baina konposizioan aldaketa txiki edo handiekin".

Deialdiak hamaika eskaera jaso zituen, banaka zein taldeka, eta Etxebarriko Udaleko teknikariez gain, epaimahai profesional bat ere izan da. Kepa Garraza euskal artista izan zen proiektuak epai-tzeko ardura izan zuen profesionaletako bat. Bigarren epaimahaikidea Haizea Barcenilla izan zen; Artearen Historian doktorea. Irabazlea, Mar de Dios, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatean trebatu zen, zeramikako Masterrean espezializatu zen eta Arte Ikerketako Masterra egin zuen Madrilen. "Manisesen Nazioarteko Bienalean (2017ko Ohorezko Aipamena), Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastiko eta bisualetako Beka (2018) eta Open to Art (Officine Saffi Galeria, Milan, 2019) parte hartu zuen", azaldu dute antolakuntzatik.

Martxoaren 25ean Bilboko Aldama Fabre galerian inauguratuko duen bakarkako lehen erakusketa prestatzen ari da orain eta erakusketa bat egingo du Etxebarrin ere. Gainera, "artistarekin batera, udalerrian oihartzun handiagoa duen beste obraren bat egiteko aukera aztertzen ari gara".