Etxebarrik edukiontzi hori berriak estreinatu ditu. Udalerriak 60 edukiontzi hori berri ditu dagoeneko. Aste honetan, edukion-tzi horiek guztiak berritu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik. Ontziak eta plastikoak biltzeko dira edukion-tzi hauek, eta Etxebarrin zehar sakabanatuta dauden guztiak berritu dira.

Bilketa bertikaleko sistema dute, eta eraginkorragoak eta jasangarriagoak dira. Gabiker, berritzeaz arduratzen den foru sozietate publikoaren arabera, edukiontzi berriek bizitza erabilgarri luzeagoa izango dute, karbono-altzairuz eginak daudelako. Garbikerrek dioenez, "forma eta pisu berriek egonkortasun handiagoa ematen diete, eta, beraz, zailagoa da haizearen ondorioz iraultzea". Baina Etxebarriko Udalak, birziklapenean ez ezik, iraunkortasunean ere aurrera egitea proposatu du, eta, beraz, horiek biltzeko GNC (gas natural konprimitua) erregaia duten ibilgailuak erabiliko dira. Neurri handi batean, ingurumenarekiko sintonia handiagoa lortzeko eta, aldi berean, zerbitzuari berari hobekuntzak aplikatzea lortzeko borondateak baldin-tzatu du hura berritzea.

Udalak adierazi duenez, "nabarmentzekoa da herritarrek ontziak birziklatzeko duten lankidetza eta konpromisoa; izan ere, 2020an, ia %25 hazi da, 2019. urtearekin alderatuta". Hain zuzen ere, 2020. urtean bildutako hondakin plastikoen kopurua hazi egin denez, Etxebarriko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio "hondakin plastikoak biltzeko maiztasuna handitzeko, bai eta edukiontzi berriak instalatzeko ere, beharrezkoa den lekuetan".

Udalak denbora darama mota horretako hobekuntzak egiten. Izan ere, gobernu-taldeak hondakinen birziklapenean nabarmen aurrera egitea proposatu du. Ildo horretan, aurten papera eta kartoia uzteko edukiontziak ere berritu ditu. Azpimarratu behar da ekintza hori Udalak zaborrak biltzeko edukiontziak eta bitartekoak ordezteko eta berrantolatzeko abiarazi duen prozesuaren barruan egin dela.

Horrela, azken bi urteetan edukion-tzi berde ilun guztiak ordeztu eta gaikako bilketarako guneak (pilak, tonerrak, bonbillak) martxan jarri badira, duela hilabete batzuk paperezko eta kartoizko 35 edukiontzi ordeztu dira. Berritze horiek guztiak ez dira edukiontzi berriak izateko beharrari erantzuteko bakarrik; gainera, hobekuntza txikiak egin dira, depositu berritu horien instalazioari esker. Ildo beretik jarraituz, aipatu beharra dago ere, pasaden 3.200 litroko edukierako 121 edukiontzi jarri zirela, albotik kargatzeko, eta pedal-sistema erabili zen estalkia ukitu gabe ireki ahal izateko. Gainera, %100 birziklagarriak dira. Horri gehitu behar zaio kolorazioan erabilitako pigmentuek ez dutela metal astunik.