Basauriko Udalak lizitaziora atera du ordutegiei, tenperaturari, jakinarazpen instituzionalei eta publizitateari buruzko informazioa ematen duten instalazio higigarrien kudeaketa. Udalak azaldu duenez, "enpresa adjudikaziodunak beharrezko konponketa- eta mantentze-lanak egin beharko ditu, eta, trukean, instalazioetako batzuk ustiatu ahalko ditu, publizitate-xedeetarako" eta instalazioen beste parte bat Udalak erabiliko du. Emakidak 8 urteko gutxieneko iraupena izango du, eta, gehienez ere, 15 urtera luzatu ahalko da. Gaur egun, honako instalazio higigarri hauek daude Basaurin: 4 zutabe, 6 zutabe libre, 17 markesina, 8 masta, 22 MUPI (informazio-euskarri gisa funtzionatzen duten hiri altzariak) eta 3 beira-arasa. "Enpresa lizitatzaileek instalazio guztiak ikuskatu, eta horien egoerari buruzko txosten xehatua entregatuko dute, adieraziz zein gabezia antzeman dituzten eta zer proposatzen duten gabezia horiek konpontzeko, gainkargurik gabe". Bestalde, publizitate-ustiapena hasi aurretik, "enpresa adjudikaziodunak, hiru hilabeteko gehieneko epean, adjudikatze-datan egoera txarrean zeuden instalazio higigarri guztiak konpondu, margotu eta garbituko ditu". Besteak beste, argi zaharren ordez ledak jarriko ditu; hautsitako kristalak, errotuluak eta biniloak aldatuko ditu; egoera txarrean dauden txapak konponduko ditu; elektrizitate-instalazioak ere konponduko ditu, eta erlojuen mekanismoak ordeztu beharko ditu.