- Basauriko Udalak elektrolindegi bat jarriko du. Datorren urtean San Migelen egingo de aparkaleku berrian egongo da kokatuta eta 60.000 euroko kostua izango du. "Udalak 120.000 euroko aurrekontu-partida onetsita dauka kanpoko doako aparkaleku bat eraikitzeko Renferen San Migeleko geltoki ondoan", azaldu Asier Iragorrik, Basauriko alkatea.

Proiektu horren barruan elektrolindegi bat ere egitea aurreikusi dute, herenegun izandako osoko bilkuran horretarako 60.000 euroko aurrekontu gehigarria onetsi eta gero. "2021ean hasiko dira aparkaleku berria" egiteko obrak, azaldu dute udal gobernutik.

Guztira, 32 toki egongo dira, eta toki bat desgaitasunak dituzten pertsonentzat gordeko da. "Beste bi utziko dira ibilgailu elektrikoentzako kargagailu bikoitza jartzeko". Era berean, Elkarrekin Basauri-Podemosek aurkeztutako aurrekontu-zuzenketa baten ondorioz (zeina onartu egin baitzuen gobernu taldeak, herritarrentzat onuragarria zela iritzita), "ibilgailu elektrikoak kargatzeko beste puntu bat jarriko da udalerrian", oraindik zehaztu gabe dagoen toki batean. Anbulatorioko edo Uribarriko txandakako aparkalekuak dira bigarren kargagailu hori jartzeko aukeran dauden tokietako batzuk.

Ekimen horrekin, Basaurik beste urrats bat egin du, herritarrei ibilgailu elektrikoak erabiltzea errazteko bidean. San Migeleko aparkalekuaren kasuan, datorren urtean hasiko dira obrak eta inguru horretan aparkalekua errazteko pentsatu da. 120.00 euroko inbertsioarekin, aparkaleku berri hori, duela hiru bat urte martxan jarri zenari gehituko zaio; kasu honetan, kale Nagusiaren eta Uribarriren artean kokatuta dagoenari, udalerriaren erdigunean, eta baita anbulatorioan ere, azken hori txandakako aparkaleku gisa funtzionatzen duena.

Azken urte hauetan Udalak egin dituen inbertsio guzti hauek herriko hainbat gunetako aparkalekuen egoera hobetzeko helburua daukate. Aparkaleku berri honen kasuan, ez du errotatorio gisa erabiliko eta 32 plaza izango ditu.

Beste alde batetik, herenegun ospatutako osoko bilkuran, 118.000 euroko aurrekontu-partida onetsi zuten argiteria publikoa berritzeko, Agirre Lehendakariaren etorbidean, Arizko zubitik Nagusia kaleko bidegurutzeraino doan zatian. "Proiektu horren eta udalerriko argiteriaren beste puntu batzuetan egindako berritzeen xedea da energia-efizientzia hobetzea eta argiteria publiko egokia lortzea", bai ikuspuntu luminoteknikoari, bai alor ekonomikoari dagokionez, eta, betiere, estetika eta fun-tzionaltasuna ahaztu gabe.

"Ibilgailu elektrikoak kargatzeko beste puntu bat jarriko da udalerrian"

Basauriko alkatea