Covid-19 dela eta Galdakaoko Udaleko Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak martxotik bertan behera utzi behar izan zuen bere hileko jarduera-programa. Hile honetan ekingo dio berriro ere jarduera-programari.

EITBk Bilbon dituen instalazioetara bisita kultural bat egiteak, Arrigorriagatik Termibuserako mendi-ibilbide batek eta teknologia berrien, gorputz-arreta eta irakurketa osoko tailerrek osatzen dute Galdakaoko adineko pertsonentzako jardueren eskaintza. Irakurketa tailerraren helburua adinekoen adierazpena, ulermena eta hizkuntza hobetzea da.

Jarduera horietarako beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (pertsona bakoitzeko 2 izen-emate gehienez) telefonoz, 94 401 05 45 zenbakian edo Ardanza parkearen ondoan dauden dinamizazio Zerbitzuaren bulegoetan.

Jarduera guztietan bete beharko dira ohiko osasun-neurriak, hala nola maskara erabiltzea, eskuen higienea eta segurtasun-distantzia, eta taldeak gehienez 10 pertsonak osatuko dituzte.

Gorputz-arretarako tailerra eta Irakurketa tailerra 14an hasiko dira. EITBra egingo den bisita 22an izango da.

Beste alde batetik, Teknologia berrien tailerrak bi izango dira: Mugikorra eta smartphonea erabiltzeko tailerra (22-23) eta Bideo-deien tailerra (29-30). Mendi ibilaldia 27an eta 29an egingo da.