Basauriko Udalak bizikletak garbitzeko gune bat egokitu du Basozelaiko futbol-zelaiaren alboan dagoen komun publikoaren ondoan. Bizikleta bi garbitu ahal dira aldi berean. Erabiltzeko, “bizikletaren aurreko gurpila euskarrien urkilan jarri, horren gainean dagoen armairutik mahuka atera, eta uraren botoia sakatu” behar da, azaldu dute udal gobernutik. Besterik ez da egin behar.

“Mahukek biltzeko sistema erretraktila dute, berauek tenka-tzean aktibatzen dena”. Gune berri honen ordutegia aldatu egingo da urte-sasoiaren arabera: argi naturalaren bilakaerari lotuta joango da ordutegi hau. Horrela, gaua egin eta ordubetera geldituko da normalean. Momentuz, udalerrian dagoen lehenengoa da bizikletak garbitzeko gune berri hau.

“PSE-EEk eta EH Bilduk 2019ko Udal Aurrekontuari egindako zuzenketa baten emaitza da ekipamendu berria. EAJ-PNVren Gobernu Taldeak bat egin zuen zuzenketa harekin, jo zuelako zerbitzua onuragarria izango zela herriarentzat”. Zerbitzu hori erabiltzea doakoa izango da eta Basaurin bizikletaren erabilera sustatzen lagun dezake, batez ere kirolak egiterako orduan, bizikletak garbitzeko erreztasunak ematen dituelako.