Osasun-alarmaren aurreko zerbitzua berreskuratzeko asmoz, Basauri Kirolakek bere instalazioen ordutegia luzatuko du urriaren 1etik aurrera. Helburua normaltasunez jarraitzea da, baina beti ere "eskolen, federazioen eta eskola-kirolaren jarraibideen eta bilakaeraren baldintzapean". Artunduagan, ohiko ordutegia berreskuratuko da, zenbait desberdintasunekin.

Horrela, ordutegi orokorra 7:00etatik 22:00tara izango da astelehenetik ostiralera. Larunbatetan goizez 9:00etatik 14:00etara irekiko da eta lauetatik zortzietara arratsaldez. Igande eta jai egunetan larunbat goizeko ordutegi berdina mantenduko da. Urbin kirol federatuaren entrenamenduak eta eskari-orduetako zenbait zerbitzu hartzeko aurreikusitako irekiera dago.

Printzipioz astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Fitness-Artunduaga kiroldegiko Muskulazio Aretoari dagokionez, astelehenetik ostiralera, 7: 00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 22:00etara egongo da irekita. Larunbatetan 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan zerbitzurik gabe mantenduko da.

Fitness-Urbi kiroldegiko Muskulazio Aretoa, berriz, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 22:00etara irekiko dute. Zerbi-tzurik gabe egongo da aretoa larunbat, igande eta jai egunetan. Udazkenerako ikastaroei dagokienez, honako hauek dira: igeriketa, fitness, pilates, yoga, tenisa, padela eta gimnasia mota desberdinak.