- Euskaraldiaren bigarren edizioa izango da aurtengoa. Pasaden urteko helburu berdinekin, iazko dinamika zabaldu eta sakondu nahi dute oraingoan. Horregatik, lan-eremu desberdinetara hurbilduko da Euskaraldia. Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan lelopean, Euskaraldiaren bigarren edizioak hainbat berritasun ditu zentzu honetan. Euskararen garapen handiagoa bultzatzeko helburuarekin, egun gehiago izango ditu aurtengo edizioan.

Hamabost egun hauetan-azaroaren 20tik abenduaren 4ra-taldekako ariketak ere jasoko ditu. "Entitateetan Euskaraldian parte hartzeko aukera zabalduko da, beraz: lantokietan, enpresetan, administrazio publikoan, herrietako asanbladetan, kultur zein kirol taldeetan€ aukera emango die ahobizi eta belarriprestei eremu berrietan inertziak apurtu eta hizkuntza ohitura berriak barneratzeko", azaldu dute antolakuntzatik. Edizio berriak, halaber, "iazko dinamika zabaldu eta sakon-tzea du helburu. Ekimenera ahobizi eta belarriprest gehiago bildu eta rolak ongi lantzea, alegia".

Hori horrela, ahobizi eta belarriprest figurak zer diren azaltzen jarraituko da. Gainera, argi utzi dute, ariguneak eta entitateak aipa-tzen badira ere, belarriprest eta ahobiziak izango direla "protagonista edizio honetan ere". Horrela, hurrengo urteko ariketan lehen edizioan erabili ziren "txapak izango dira elementu garrantzitsu bat eta antolakuntzatik arreta berezia jarriko zaio ahobiziak eta belarriprestak ariketarako prestatzeari". 1.401 basauriarrek eman zuten izena 2018an: 905 ahobizi eta 496 belarriprest.

Ariguneak dituen entitateen kasuan, "antolakuntzaren baitako kideen parte hartzea ahalbideratueta sustatzea izango da entitatearen egiteko nagusia, baita arigune horiek babesteko neurriak hartzea ere", diote. Horregatik azpimarratu da entitateak sustatzaile izatetik funtzio garrantzitsua duten eragileak izatera pasako direla bigarren edizioan. Horretarako, entitateek ariguneak sortu eta inskribatzeko aukera zabaldu dute www.basauritarrak.euskaraldia.eus webgunean.

Basauriko kasuan, herri batzordea martxan da. Hamabost eragile batu dira Basauriko herri batzordean. Gainera, Basaurik Euskaraldian parte hartzeko izena eman du. Marieli (Basauriko Udala; zinegotzia), Arantza (Basauriko Udala; euskara teknikaria), Arkaitz (Basauriko Udala; Udal Euskaltegia), Patricia (Basauriko Udala; itzultzailea), Erruben (AEK Bolintxu), Ioritz (Berbalagun taldeak), Jon (GEURIA Hego Uribeko herri komunikabidea), Aintzane (Basauri Eskubaloi taldea), Eneriz (Basauritar Dantza Taldea), Amparo (Etxeragai ikastetxea), Joseba (Danbolin Txistulari Elkartea), Unai (CD Basconia), Iraide (Merkataria. Fisioterapeuta), Lontzo (EITBko langilea), Miriam (Merkataria. Arrain saltzailea), Maria (herritar euskaltzalea) eta Jesus (Basozelai Auzo Elkartea) dira lantaldean arituko direnak.

"Garrantzitsua da herriko batzordeetan herritarrek parte hartzea, eta mota askotako taldeak eta pertsonak biltzea Euskaraldiaren antolakuntza lanetan. Horregatik, hezkuntza, kirola, kultura, merkataritza, auzo elkarteak eta komunikabideetako norbanakoek osatu dute lantaldea, Udaleko ordezkariekin batera". Orain arte telematikoki aritu da lanean herri batzordea, eta lehen aldiz batzea erabaki dute aurkezpen bideo bat graba-tzeko. Euskaraldia ariketa egin bitartean, beste pauso batzuk emango dituzte. Horrela, entitateek ariguneak identifikatu, kideen adostasuna lortu eta izena-ematea, belarriprest eta ahobizien izen ematea eta azkenik, noski, Euskaraldia ariketa bera ere.