Aho batez onartu zuten

Galdakaok aurrekontua aldatuko du koronabirusaren krisiari aurre egiteko

17.05.2020 | 16:36

GALDAKAO. Koronabirusak eragindako krisialdi ekonomikoari aurre egiteko, Galdakaoko osoko bilkurak aho batez onartu du 2020ko udal aurrekontuak aldatzea. 

Hartutako neurri ekonomikoek aukera zabala ematen dute, hala nola denda, hotel eta ETE ekonomikoentzako zuzeneko laguntza ekonomikoak; alarma- egoeragatik lana galdu duten familientzako finantzaketa; eta egoera zaurgarrian dauden herritarrentzako laguntza ekonomikoak. Udal tasa eta prezio publikoen murrizketa ere onartu du gobernuak.

Ildo beretik, enplegua sortzeko laguntzak iragarri ditu; horretarako, bigarren fasean, 1.200.000 euro esleituko dira, alarma-egoerak eragindako behar berrien arabera.

Iñigo Hernando alkateak azaldu duenez, "duela gutxi onartutako aurrekontuak berrikusi behar izan ditugu, egungo egoera ikusita, lehentasunak desberdinak direla uste dugulako". Horretarako, "hainbat partida ekonomikoren xedea aldatu nahi dugu; gure udalak duen soberakina erabili laguntzak handitzeko; ekonomia eta enplegurako onartutako aurrekontuak handitu; eta udalen tasak eta prezio publikoak berrikusi".

Egoera horri aurre egiteko, udal-gobernuak partida ekonomiko hauek onartu ditu:

  • 1.000.000 ?, saltokiei, ostalariei, enpresa txikiei eta autonomoei osasun- alertak irauten duen bitartean jasaten ari diren galera ekonomikoei aurre egiten laguntzeko.
  • 500.000?, egoera zaurgarrian dauden familiei ekonomikoki laguntzeko, progresibotasun-printzipioa kontuan hartuta. Kapitulu honetan, udan familiek seme-alabak zaintzeko egin behar duten gastua murrizteko laguntzak ere jasotzen dira.
  • 250.964? gehiago aurten aurreikusitako Gizarte-larrialdietarako Laguntzetan (GLL).
  • 50.000? gehiago banakako gizarte-laguntzetan.

Bigarren fasean, 1.200.000 euro erabiliko dira enplegu-planak diseinatzeko, alarma-egoerak eragindako behar berrien arabera eta beharrezkoa izanez gero, enplegua sortzeko partida ekonomikoak handituko dira. Ildo beretik, "Denda Bonua" delakoarentzat aurreikusitako aurrekontua bikoiztuko da: 50.000 ?-tik 100.000 ?-ra igaroko da.

Era berean, udal-gobernuak udal tasa eta prezio publikoen aldaketa aurreikusten du. Hala, murriztu egingo dira, kiroldegiia erabiltzeko prezioa, zaborrari dagozkion tasak eta ostalariek terrazak jartzeagatik ordaindu behar dituztenak. Udal Euskaltegiaren eta Musika Eskolaren bekak finantzatzeko partidak ere handitzea aurreikusi da, beharrezkoa izanez gero.

noticias de deia