Barazkigintza ekologikoari buruzko Galdakaoko ikastaroan parte hartzeko epea martxoaren 6tik 27ra bitartekoa izango da. Doakoa da ikastaroa. Plazak mugatuak direnez inskripzio-hurrenkeraren arabera banatuko dira.

Apiril amaieran eta maiatz hasieran barazkigintza ekologikoari buruzko ikastaroa eskainiko du Galdakaoko Udalak, Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko Arloaren bitartez. 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago ikastaroa, doakoa izango da, eta Galdakaon erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute. Plazak mugatuak dira eta inskripzio-hurrenkeraren arabera banatuko dira. Izen emateko epea martxoaren 6tik 27ra bitartekoa izango da.

Ikastaroek ondoko egutegia izango dute:

Gaztelaniaz: Apirilak 21, 23, 28 eta 29

Ordutegia: 18:00-20:00 - Tokia: Udaletxea (Osoko Bilkuren Aretoa)

Euskaraz: Maiatzak 4, 5, 11 eta 12

Ordutegia: 18:00-20:00 - Tokia: Udaletxea (Osoko Bilkuren Aretoa)

Ikastaroa doakoa da baina aurretik izena eman beharra dago, zein hizkuntzan (euskara ala gaztelania) egin nahi duzun zehaztuz.

Plaza mugatuak dira (15 gehienez) eta inskripzio-hurrenkeraren arabera emango dira. Udalerrian erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute.

Egiako ortu ekologikoen dinamizatzailea den Xabier Gomezek zuzenduko ditu saioak.

Inskripzioa galdakao.eus/ikastaroak helbidearen bidez egin daiteke, "Inskripzioa barazkigintza ekologikoari buruzko ikastaroa" egiteko dala adieraziz.

Ikastaro honen helburua zera da: oinarrizko aspektu teorikoak eta praktikoak zabaltzea (printzipioak, klima, laborantzaren egutegia, substratu egokiak, ongarri organiko motak eta prebentziozko tratamendu naturalak), autokontsumorako barazki arruntenen laborantza ekologikoan lehenengo pausoak eman ahal izateko. Horrez gain, laborantzen elkarteari buruzko zertzeladaren bat emango da, bertoko barietateen garrantziari eta landara usaintsuei ere aipamena eginez.