Etxebarri - Gabonak Etxebarrin bizitzeko programa ederra antolatu du Etxebarriko Udalak. “Argiak, opariak, otorduak, ospakizunak, zorion-agurrak... baina baita ere, maitatzeko, oroimenetarako, partekatzeko, elkartasunari eta justiziari balioa emateko; eta, bereziki, ilusioa eta Itxaropena berritzeko” garaia izan dadin.

Etxebarriko Arlo soziokulturalak Gabonetako egitaraua prestatu du elkarteen, kluben, eta orokorrean, etxebarritarren laguntzarekin, “guztiontzat jarduerak egon daitezen. Xede bakarra, egun hauetaz oraindik gehiago goza-tzea”, diote. Gabonetako parkea berriro ere izango da antolatutako ekimen guztien artean, herriko txikientzako.

Hilaren 28 eta 29an egongo da parkea kiroldegian eta bertan puzgarriak eta beste joko batzuk egongo dira jarrita. Ordutegiari dagokionez, goizez 11:00etatik 14:00etara irekiko dute parkea, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Gainera, larunbatean (28), gaueko bederatzietatik hamaiketara, Dj Markelin arituko da musika jartzen eta hanburgesa solidarioak egingo dira bertan.

Plan desberdinez gozatzeko aukera zabaldu du Udalak. Horrela, 14 eta 16an Ongintzako kontzertuekin irekiko da gabonetako programazioa. Noski, ez da faltako Olentzero eta Mari Domingiren bisita (24), ezta Errege Magoen kabalgata, urtarrilaren 5ean. Hilaren 26an Doneztebe Eguna antolatu da, famili-ikuskizuna eta txokolatadarekin. Kirola ere egongo da eta 29an bertso-poteoa ere.

Agenda osoa Etxebarriko etxe guztietara helduko da egun hauetan eta gainera “eskuragarri dago Etxebarriko web orri eta sare sozialetan. Era honetan, etxebarritar guztiek aurretik aukera izango dute abenduan eta urtarrilean jasotako jarduerak ezagu-tzeko eta gero gozatzeko”.

Agenda honen helburua azken urteetan errepikatzen dena da; “alde batetik, Etxebarritarrek beraien familiekin eta lagunekin garai hauetako jarduerez goza-tzeko aukeren berri ematea; eta, beste aldetik, publiko egitea soziokultural eta kirol mailako udal zerbitzuen ordutegiak eta itxierak (kiroldegia, liburutegiak, CIME, Tarrasta, Ludotekak, Talka, Mugarri eta Euskaltegia)”.