ETXEBARRI. Etxebarrik Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako "Ondarea Plazara!" jardunaldia ospatuko du berriro ere urriaren 19an eta 20an. Ondarearen Europar Jardunaldien ekintzen barruan dago, eta oraingo honetan herriko jarduera, leku eta eraikin esanguratsuenei emango zaio protagonismoa.

Etxebarrin presentzia berezia izan duten hainbat diziplina hautatu dira: esku-pilota, euskal dantza eta musika. Plaza nahiz frontoia ezinbesteko lekukoak dira non erromeriak, topaketak eta gertatzen diren. Horiek gabe, zailak lirateke ulertzea pilota, musika eta festaren inguruko bilakaerak, hauek baitira komunitarearen espresio, jostaketa eta elkarbanatzeko espazio sinbolikoak.

Hori dela eta, espazio horien atzean zer ezkutatzen den jakin ahal izateko, Etxebarriko Udaleko Arlo Soziokulturalak eta Berrikuntza Zentroak, Inurtxi emakume elkartearen laguntzarekin, Besagain Pilota kirol elkarte eta Soñuzale elkarte kulturalen laguntzarekin, musika eskola eta aspaldiko dantza-taldean parte hartu zuten etxebarritarren lagunztarekin, antolatu da jarduera-programa hau.

Urriaren 19an, “Wikiemakumeok-en” tailer berri bat izango da 10:00etatik aurrera Cimelaben. Tailer honetan, Wikipedian editatzeko beharrezkoak diren tresnak ezagutzeaz gain, pilotan, dantzan eta musikan garrantzitsuak diren emakumeen eduki berriak argitaratuko dituzte. Bere profilei ere aurre egingo zaie, eta Besagain elkartearen eta Soñuzale elkartearen lana ikusgai izango da hamarkadetan zehar egindako lanaren omenez Etxebarriko kulturaren eta gazteriaren alde.

Arratsaldean eta Besagain Pilota Elkarteak antolaturiko pilotaren inguruko jarduerekin bat eginez, argazki erakusketa egingo da udal Frontoi plazan 17:00etatik aurrera “Pilota, Euskal Dantza, musika?eszenan” non lehen aipatutako elkarteek eta beren izenean parte hartu duten etxebarritarrek utzitako argazki eta material grafikoen bilduma aurkeztuko da.

Urriaren 20 an, hitzaldi bat eta ibilbide gidatua antolatuko da “Euskal agora: Plaza-Frontoia” izenburupean 11:00 etatik aurrera, Cimelaben hasi eta herriko frontoiak bisitatuz. Hamaiketako batekin amaituko da bisita hori. Izen-ematea beharrezkoa izango da bisita honetan parte-hartzeko.

Azkenik, aipatu behar da Ondarea Plazara Bizkaiko hainbat udalerritan antolatzen diren jarduerez osatutako programa dela , guztiak daude bilduta honako katalogo honetan:

http://bizkaikoa.bizkaia.eus/homeJornadaEuropea.asp?t=6

Katalogoak paper formatoan ere eskuragarri daude udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, Arlo Soziokulturalean eta udal liburutegietan.