Etxebarri - Argipean Clik Argazkigintza Taldeak lehiaketa bat antolatu du Etxebarrin. Lehiaketa honen seigarren edizio da jada, eta aurtengo gaia Hiritar argazkigintza: arkitektura eta bizitza hirian izango da.

“Aurkeztutako lanak gaiari lotuak izan behar dira”, diote antolakuntzatik. Gaiari dagokionez, “arkitektura orokorrean, eraikin historikoak, berriak, kaleak, azpiegiturak, garraiobideak hiritar-gunean...” izan daiteke, hau da, hirian dagoen bizitza bere osotasunean. Lanak edo aurkezten diren argazkiak formato digitalean izan beharko dira.

“Gutxienez 240 ppp erresoluzioan eta 30x40 zm-tan horizontalak (40x30 bertikalak) inprimatzeko”. Argazkiak argipeanclik@gmail.com posta elektronikora bidali beharko dira partaidetza formularioarekin batera. Argazkiak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 3an bukatuko da.

Argazkiak koloretan zein zuri beltzean aurkezteko aukera ematen da. Beste alde batetik, “fotomuntaketarik, collagerik, eta irudiaren gaineko pintura teknikarik ez dira onartuko”, azaltzen duten bezala. Hiru sari banatuko dira eta sari lokala ere. Argazkirik onena 300 euroko saria izango du - I. U.