Galdakao - Galdakaoko udal enplegu aholku zerbi- tzua 1166 aldiz erabili da martxan jarri zenetik. Zen-tzu honetan, Galdakaoko udalak Lanbideren baimena du 2021era arte lanbide aholkuko ekintzak eta zerbitzu-prestazioak eskain- tzeko herritarrei. Enplegu zerbitzua 1166 aldiz erabili da eta guztira, 466 pertsona desberdinei arreta eman zaie zerbitzu honen bitartez. Sexuen arabera, 256 emakumezkoak izan dira (%54,94) eta 210 gizonezkoak (%45,06).

Beste alde batetik, “adinari dagokionez, 47 dira 25 urtetik beherakoak, 187 pertsona 25 eta 44 urte artekoak, eta beste 232, 45 urtetik gorakoak dira”, diote Udaletik. Gainera, “sexuaren eta adinaren arabera, kopuru handienekoa 45 urtetik gorakoena da (%28,54). Era berean, esanguratsua da 45 urtetik gorakoak arreta eman zaien guztien ia %50 direla”.

Galdakaoko udal enplegu aholku zerbitzuan enplegua bilatzeko baliabideei buruzko autokontsultako tresnak erabili daitezke eta baita lan-merkatuko informazio-tresnak ere.

Gainera bibliografia, argitalpenak, liburuak, egunkariak, buletinak, prestakun- tza eta enpleguarekin lotutako aldizkari espezializatuak daude eskuragarri zerbitzua erabiltzen dutenen- tzako. Beste alde batetik, enpleguari eta prestakun- tzari buruzko informazio guztia eskuratzeko ekipo teknologikoa, ordenagailuak internet konexioarekin eta aholkulari baten lagun- tza du zerbitzuaren erabiltzaileei laneratzeko bidean laguntzeko”.

Aholku Zerbitzua “enplegu eskatzaileei eskaintzen zaien zerbitzua da eta enplegagarritasuna hobetzeko helburua du. Bertan tresnak erabiltzen dira, lan-mundura hurbiltzeko ekintzak etengabe diseinatuz, pertsona bakotzari egokiturik”, dio Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak. Helburu nagusia enplegua bilatzea da, eta “elkarrizketa pertsonalizatuen bidez, erabiltzaileari laguntzen zaio enplegua bilatzen, helburu profesionalak zehaztuz, behar duen informazio guztia eskainiz, curriculum vitae-a ahal den ondoen erredaktatzen irakatsiz, enplegua bilatzeko eta norbere hautagaitza aurkezteko biderik egokienak erakutsiz...”. Bi zerbitzu horiek Udaletxeko beheko solairuan eskain- tzen dira.

1.363 langabetu Beste alde batetik, Lanbidek ekainean publikatutako azken datuen arabera, 1.363 langabetu daude udalerrian. Beraz, % 9,2ko langabezia dago. Gainera, generoari dagokionez, 810 emakumeak dira (% 11,3) eta 553 gizonezkoak (% 7,2). Udalak maiatzeko datuak argitaratu ditu, eta konparaketa egiten, maiatzetik ekainera, langabetuen kopurua jeitsi da. Aurreko urteetako datuak ere hobetu dira.

Zentzu honetan, azken urteetako datu onena da aurtengo maiatzean jasotakoa, eta 2014tik aurrera, langabezia-tasak behera egin du Galdakaon. Ekaineko datuen arabera, 45 urtetik gorakoen tartea da langabetuen kopururik handiena. 25 eta 44 urte bitartekoen tartea dago ondoren eta 25 urtetik beherakoen tartea txikiena da zentzu honetan. - I. Ugarte