arratia-nerbioi

Etxebarrik Egetiaga Uribarri kalea berriz urbanizatzeko lanak lehiaketara atera ditu

Enpresek epea dute uztailaren 23ra arte beraien eskaintzak aurkezteko

09.02.2020 | 08:16

Enpresek epea dute uztailaren 23ra arte beraien eskaintzak aurkezteko

BILBO. Egetiaga Uribarri kalearen berriz urbanizatzeko lanen ezugarriak zehazteko auzokideen parte-hartze bilerak behin eginda, Udal Bulego Teknikoak proiektua bukatu du eta Udaleko idazkaritzaren esku jarri da kalearen berriz urbanizatzeko lanak kontratatzeko prozesua abiatzea.

Azkenik, aurrekontua 401.428 eurora heldu da, honek kreditua handitzera behartu du udala, izan ere hasierako aurreikuspena 325.000 eurokoa baitzen. Hau dela eta azken osoko bilkuran proiektu honi aurre egiteko aurrekontua aldatzeari ekin zitzaion , udalerriko erdigunea erdi-oinezko bihurtzeko fase berria suposatuko duena.

Hain zuzen auzokideekin parte-hartze saioetatik sortutako hausnarketarik interesgarrienetakoa izan zen hau, bertan adierazi baitzen hiri-erdigunea(Udaletxeko plaza eta inguruak) epe erdira oinezko bihurtzea.

Amezolako erdi-oinezko esperientzia ezinhobea izan da, izan ere, Egetiaga Uribarrin ia eredu bera errepikatu baita. Kale honeten dauden denda eta ostalaritza zerbitzuek ere proiektuak espazioa atseginago bihurtuko duela uste dute.

Bileretan interes hau adierazi zen eta kaleak ondorioz ez du aparkalekurik izango, negozietako zereginak burutu ahal izateko karga eta deskarga gune bat izango duen arren .

Proiektuak hobekuntzak jasotzen ditu, esate baterako: garajeetarako sarbideak hobetu, tabernentzako terrazak jarri , irisgarritasunari begira kalearen aldapak hobetzea , LED teknologia bidezko argiztapena eta hiri-altzariak, zuhaiztia, euriaren ura biltzeko sistema berria eta errepidean asfalto inpresoa jarri bertatik pasatzen diren ibilgailuen abiadura murrizteko.

Enpresek epea dute uztailaren 23ra arte beraien eskaintzak aurkezteko. Kontratazio-prozesuan oztoporik egon ezean lanak urtearen azken hiruhilabetean hasiko dira.