Galdakao - Galdakaoko udalak kirol udalekuak antolatu ditu uda honetan. Udaleku hauek hiru txandatan egingo dira eta 6 eta 13 urte arteko haurrei zuzenduta daude. Udaletik diotenez, “gabonetan eta Aste Santuan egin zen bezala, udarako, Galdakaoko Udalaren Kirol Arloak kirol-udalekuen lehenengo edizioa bultzatu du”. Inskripzio-epea zabalik dago jada udaletxeko web orrian.

Hiru txandatan banatuko dira kirol udaleku hauek. Hain zuzen ere, ekainean eta uztailean egingo dira txanda hauek. Lehenengo ekainaren 24tik 28ra aurreikusita dago. Bigarren txanda uztailaren 1etik 5era eta azkenik, uztailaren 8tik 12ra. Antolatu diren jarduera guztiak Unkinako eta Urretako kiroldegietan izango dira.

Kirol udalekuak aurrera eramateko, “gutxienez hogei inskripzio egon beharko dira” oraingoan, diote. Jarduera-programa zabala eskaintzen da, eta kirol eta joko desberdinak egin ahal izango dituzte bertan beste umeekin batera, beti begiraleak bertan direla.

70 edo 84 euros ordaindu beharko dira inskripzio bakoitzeko. Hain zuzen ere, 70 euro abonatuentzat eta 84 euro abonatuta ez daudenentzat, txanda bakoitzeko. Udalekuen ordutegia 9.00etatik 14.00etara izango da. Hala ere, “haurrak ekarri eta eramateko zerbitzua, 8.30etatik 9.00etara eta ordu bietatik 14.30era” jarri dute gurasoen ordutegiekin bat etortzeko asmoarekin.

Plaza gehiago Aldi berean, uztailaren 1etik 24ra bitartean egingo dira ere urtero izan ohi diren udalekuak. Kasu honetan, Galdakaoko udalaren Euskara Zerbitzuak inoiz baino plaza gehien eskeini ditu aurten, 580 gehienez. Pasaden urtean 30 plaza gutxiago jarri ziren herriko umeentzako.

Udaletik azaltzen duten moduan, udaleku hauek “planteatzen dira umeek udako aisialdian euren artean euskeraren erabilera sustatzeko helburuarekin. Era berean, ume guztien arteko bizikidetza eta parte-hartze ohiturak ere bultzatu nahi dira” jarduera eta joko desberdinen bitartez.

Pasaden gabonetan izan zen kirol koloniak antolatzen ziren lehengo aldia udalerrian. Ondoko jarduerak egiteko aukera dago, batez ere kirol desberdinak. Zentzu honetan, areto-futbola, saskibaloia, padela, squash, pala, frontenis, herri-jolasak?, beti ere, ume bakoitzaren adinarekin bat eginda.