Igande honetan, ekainaren 14an, Durangoko Arte eta Historia Museoak Julene Azpeitia literatur lehiaketaren 43. edizioaren sari banaketa jaso du. Dagoeneko tradizionala den lehiaketa honek euskarazko idazketa sustatzea du helburu, eta ipuin, olerki eta bertso modalitateak ditu. Aurtengo deialdian 261 lan jaso ziren. Aurkeztutako lanen artean 218 ipuin, 14 olerki eta 29 bertso izan ziren, eta guztiek originalak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan behar zuten. 

Ipuinen kategorian Paule Bilbao Berriozabalek (LH 5-6), Eider Elkoroberezibar Irigoienek (DBH 1-2), Elaia Berrojalbiz Lópezek (DBH 3-4) eta Irati Gallastegi Molerok (Batxilergoa) jaso zituzten sariak. Gainera, epaimahaiak akzesita sariak eman zizkien Araitz Ormaza Lemari eta Lur Abarrategiri LH 5-6 kategorian, Jare Larrea Amezuari DBH 1-2 kategorian eta Izei Gallastegi Molerori DBH 3-4 mailan.

Olerkiei dagokienez, Aiur Zenikaonandia Alberdi (LH 5-6), Amets Sanchez Onandia (DBH 1-2), Oihane Cabezas Guenaga (DBH 3-4) eta Maddi Loizate Izpurieta (18+) izan ziren sarituak.

Bertsoak

Bertsoen atalean, Euri Maiztegi Agirre (LH 5-6) eta Urko Egaña Calderon (18+) izan ziren irabazleak. Halaber, Iñigo Legorburuk akzesita jaso zuen 18 urtetik gorakoen kategorian.

Durangoko Udalak Julene Azpeitia lehiaketaren 43. edizio honetan irabazle eta aintzatetsi guztiak zoriondu ditu, eta eskerrak eman dizkie beren lanekin euskarazko idazketa eta sormena balioesteko ekimenean parte hartu dutenei. Era berean, Udala dagoeneko lehiaketaren 44. edizioa prestatzen ari da eta durangarrak literatur sorkuntza berriekin parte hartzera gonbidatu ditu.