Ermua Antzokiak lau film proiektatuko ditu aste honetan
Aretoak ‘La Grazia’; ‘Calle Málaga’, ‘Michael’ y ‘La familia Benetón +2’ tituluak proiektatuko ditu
Astero bezala, Ermua Antzokiak lau film proiektatuko ditu ostegunetik datorren astelehenera bitartean. Aste honetako tituluak ‘La Grazia’; ‘Calle Málaga’, ‘Michael’ y ‘La familia Benetón +2’ izango dira.
Ostegunean zineklubaren saioan ‘La Grazia’ filma ikusi ahal izango dugu, Paolo Sprrentinok zuzendutako 133 minutuko ekoizpen italiarra. Komedia dramatikoa eta politika nahasten dituen lana da, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin ikusi ahal izango duguna. Filmak kontatzen du nola Mariano De Santis, Italiako Errepublikako presidentea (fikziozkoa), politikari demokrata, humanista eta katoliko beteranoak, bat-batean zalantzan jartzen hasi da hartu beharreko hainbat erabaki garrantzitsuri buruz.
Zine komertzialari dagokionez, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, ‘Calle Málaga’ Maryam Touzanik zuzendu duen ekoizpen espainiarra ikusi ahal izango dugu. Drama da, zahartzaro eta familia uztartzen dituena. Maria Angeles 79 urteko espainiarra da, Tangerren bakarrik bizi dena eta bere eguneroko bizitzaz gozatzen duena. Bere bizitza iraili egingo da bere alaba Clara Madrildik iristen denean, beti bizi izan den apartamentua saltzeko asmoz. Publikoaren Saria Veneziako Zinemaldian.
Asteburua
Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Michael’ da; aurten bertan estreinatutakoa, Antoine Fuquak zuzendu du eta 127 minutuko luzapena duen ekoizpen iparamerikarra da. Drama biografikoa, Michael Jakson kantariaren bizitzaz. Michael Jacksonen bidaia musikatik haratago erakusten du, Jackson Five taldeko lider gisa zuen talentu apartaren aurkikuntzatik hasi eta entretenimenduaren industriako ikono handiena bihurtu arte. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu, hurrenez hurren.
Azkenik, gazte eta familientzako saioan, igandeko 17:00etan, ‘La familia Benetón+2’. Ekoizpen espainiarra, aurten estreinatutakoa. Barrez lehertzeko komedia, Leo Harlem umoregilea protagonista duena. Toni Benetonek bere familia kulturaniztun maitagarri eta dibertigarrian dena kontrolpean duela uste duenean, bi haurtxo berriren etorrerak etxea eta familia osoa hankaz gora jarriko ditu.
Temas
Más en Bizkaia
-
Durango calienta motores para una nueva cita de metal con Koba Live 2026
-
Urdaibai Bird Center celebra este domingo el Día Mundial de las Aves Migratorias
-
Casi la mitad de contribuyentes de Bizkaia ya ha presentado la declaración de Renta en 22 días de campaña
-
KOBA Live jaialdia maiatzaren 16an ospatuko da