Asua ibaiaren gaineko zubian bi habe handi jartzeko, guztiz itxiko da BI-711 errepidea Erandion
Egitura horiei esker, zubiaren plataforma handituko da, itsasadarreko bulebarraren lanen bigarren fasearen barruan
Asua ibainaren gaineko zubiaren plataforma handitzeko lanek eragina izango dute trafikoan asteburu honetan. Gaurtik astelehenera arte, BI-711 errepidea guztiz itxiko da Lutxana (Erandio) eta Arrontegi zubi azpian dagoen biribilgunearen artean.
Lan hauek Bizkaiko Foru Aldundia itsasadarreko bulebarrean egiten ari den lanen bigarren fasearen barruan daude. Gaur goizeko 7:30etan itxi da errepidea guztiz, eta hala egongo da biharko 20:00ak arte, bai ibilgailuentzat bai oinezkoentzat. Mozketak iraun bitartean, abisuak jarriko dira Elorrietako biribilgunean, Asuako biribilgunean, eta Arrontegiko zubiaren azpiko biribilgunean.
Lan tekniko konplexuak egiteko itxiko da errepidea, ezinbestekoak baitira bide-ardatz horren eraldaketan aurrera egiteko. Lanak egiteko, 46 metroko luzera eta 85 tonako pisua duten bi habe aurrefabrikatu deskargatu eta jarri behar dira, Asua ibaiaren gaineko zubiaren sekzioa handitzeko. Handitze horri esker, oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazio jarraitu eta seguru bat gehitu ahal izango da, eta, hartara, jarraipena emango zaie itsasadarreko errepide zaharrean zehar doazen motorrik gabeko ibilbideei.
Zubia aldi baterako ixteak eragina izango du Deusturen, Lutxanaren, Erandioren eta Txorierriko korridorearen (BI-30) arteko ohiko loturetan. Kalteak minimizatzeko, Aldundiak ibilbide alternatibo hauek erabiltzea gomendatzen du:
- Deustu-Lutxana: Enekuriko errepidea (BI‑604).
- Erandio: unibertsitaterako sarbidea (BI‑747) eta Lutxana‑Asua errepidea (BI‑735).
Funtsezko urratsa mugikortasun inklusiboago eta jasangarriago baterantz
Asua ibaiaren gaineko zubiaren obrak itsasadarreko bulebarraren proiektuaren parte dira. Jarduketa estrategiko horrek Getxo eta Bilbo artean oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideak lotuko ditu BI‑711 errepidean zehar, eta, gainera, Ezkerraldearekiko lotura egingo du Altzaga (Erandio) eta Barakaldo artean eraikitzen ari diren pasabide berriaren bidez.
Geroko bulebarrak oinezkoentzako pasealeku bat izango du itsasadarretik gertu, baita bi noranzkoko bizikleta-bidea ere. Halaber, fatxaden aldeko espaloia erregularizatuko da, eta ibilgailu-trafikoa abiadura txikian mantenduko da. Eraldaketa horrek lehentasuna emango die oinez eta bizikletaz egiten diren eguneroko joan-etorriei —mugikortasun-modu horiek bereziki garrantzitsuak dira hurbileko eta zaintzako ibilbideak egiten dituzten kolektiboentzat—, eta espazio publikoak irisgarriago, seguruago eta bizitzeko egokiago egiten lagunduko du.
Temas
Más en Bizkaia
-
Startup teknologikoekiko lankidetza bizkortzeko berrikuntza irekiko sei erronka abiarazi ditu BATek
-
Sestaoko Kontsumitzaileen Bulegoak 28.619 euro berreskuratu zituen 2025ean
-
Roban en una vivienda de Bilbao y son detenidos tras pernoctar en su interior
-
'Gaurkotasunarekin topaketak' zikloa Bidebarrietara itzuliko da