Ermua Antzokiak lau film proiektatuko ditu aste honetan
'El último vikingo', 'Altas capacidades', 'Proyecto salvación' eta animaziozko 'Mi robot favorito' izango dira aste honetako proposamenak
Astero bezala, Ermua Antzokiak adin eta gustu guztietarako lau estreinaldi proiektatuko ditu ostegunetik datorren astelehenera bitartean. 'El último vikingo', 'Altas capacidades', 'Proyecto salvación' eta animaziozko 'Mi robot favorito' izango dira aste honetako proposamenak.
Pantaila handiko lehen proposamena zineklubaren saioa izango da, ostegunean, 19:30ean, ‘El último vikingo’ filma; ekoizpen daniarra jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, Anders Thomas Jensenek zuzendua. Komedia beltza da, drama ukituak dituena, eta familiei eta haien zirkunstantziei buruz hitz egiten du. Anker espetxetik atera da, lapurretagatik hamabost urteko zigorra bete ondoren. Lapurretako dirua bere anaia Manfredek lurperatu zuen. Berak bakarrik daki non dagoen. Zoritxarrez, orduz geroztik, anaiak dena ahaztarzten dion nahasmendu mentala garatu du.
Asteburua
Zine komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, Víctor García Leónek zuzendutako 101 minutuko ‘Altas capacidades' filma ikusi ahal izango dugu. Mami askoko komedia. Filmak kontatzen duenez, Alicia eta Gonzalo klase ertaineko bikoteak beren seme Fer eliteko ikastetxe laiko batean matrikulatzeko aukera dute. Gurasoentzat maila altuko gizartekoekin harremantzeko aukera da, lagun berriak, diru-sarrera handiagoak, abantaila kontaezinak.
Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Proyecto salvación’ titulua eta ekoizpen amerikarra da. Abenturazko eta zientzia-fikziozko drama espazioan. 156 minutuko iraupena duen zinta. Ryland Grace zientzia irakaslea (Ryan Gosling) espazio-ontzi batean esnatuko da, etxetik argi urteetara, nor den eta nola iritsi den gogoratu gabe. Oroimena berreskuratu ahala, bere eginkizuna aurkitzen hasten da: eguzkia itzaltzea eragiten duen substantzia misteriotsuaren enigma ebaztea.
Igandean, 17:00etan, ‘Mi robot favorito’ marrazki bizidunen zinta ikusi ahal izango dugu, 86 minutukoa. Celeste astronauta espaziora aireratzen denean bere bakarkako lehen misioan, haurtzaroan lagundu dion robot zaindaria bakarrik geratzen da bere buruari galdetzen: Eta nik, orain zer egingo?