Asteazken honetan goizean, Bilboko Campos Elíseos antzokiak The Bay Awards - Metropoli Edizioa sarien lehenengo edizioa jaso du. Bertan, Sestaoko Udalaren 'Sestao Ind>>Hartu' ekimena saritu du Bilbao Metropoli 30ek, Bilbo Metropolitarra Suspertzeko elkarteak.

Sari hauek proiektuak aintzatesten dituzte, baldin eta toki-eremutik Bilbo Metropolitarra eraldatzen eta garatzen laguntzen badute. Sestaoko Udalak saria jaso du “Ekin eta Zabaldu” kategoriaren barruan. Kategoria horretan lurraldearen oparotasuna eta garapen ekonomikoa bultzatzen duten proiektuak kokat​zen dira.

Epaimahaiak hautagaitza guztiak baloratu ditu, eta 'Sestao Ind>>Hartu' programaren alde egin du, “berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta kalitatezko enplegua sortzearen parametropean garapen ekonomikoari egiten dion ekarpena kontuan hartuta eta gure industria-nortasuna denarekin berriz konektatzeagatik”.

Proiektuari buruz

'Sestao Ind>>Hartu' udal-estrategia bat da lanerako. Sestaoko Udalak bultzatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiren eta Sestao Berriren laguntzaz, udalerriko enpresen lehiakortasuna eta industria sendotzeko, bereziki, iparraldeko industrialdean badaude, hau da, historikoki Altos Hornos de Vizcaya eta La Naval enpresak kokatzen ziren lursailetan.

Programaren helburu nagusia da Sestaoko industria- eta ekonomia-ehuna suspertzea, enpresen arteko lankidetza sustatuz eta egungo erronketara moldatzea bultzatuz, hala nola industria-berrikuntza, deskarbonizazioa edo trebakuntza espezializatua.

'Sestao Ind>>Hartu' proiektuaren esparruan, Sestaoko Udala lau ekimenen bideragarritasuna aztertzen ari da, Ikastunen Eskola zaharreko eraikin birgaituan kokatu nahi direnenak, erreferentzia-gune bihurtu nahi baita industria trebakuntzarako eta berrikuntzarako.

Proiektu honen asmoa da industria-elkarte edo -poligono bat eratzea eremuko enpresekin, industria deskarbonizaziorako berrikuntza-poloa garatzea, eraikuntza industrializatuko laborategi bat abian jartzea etxebizitzak eraikitzeko modu berriak esperimentatzeko, eta, azkenik, enpresetarako trebakuntza zentroa haien beharretara egokitutako ikastaroekin.

Taldearen garrantzia

Gorka Álvarez Sestaoko alkateak azaldu du 'Sestao Ind>>Hartu' proiektuaren atzean dagoen talde guztia “harro sentitzen dela saria jasotzeagatik eta animoak ematen dizkiola lanean jarraitzeko, aztertzen ari diren proposamenak gauzatzen saiatze aldera”. Álvarezek aukera aprobetxatu du Bizkaiko Foru Aldundiari eta, zehazki, Ekonomia Sustatzeko Sailari esker onak emateko, Sestaoko Udalari lagundu baitio proiektua garatzen.

Bestalde, Carlos García de Andoin Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak azpimarratu du aintzatespenak balioa ematen diola Udalak enpresa-ehunarekin duen lankidetza-estrategiari. “Hain zuzen ere, Sestao Ind>>Hartu gure enpresei aktiboki entzutetik sortu zen. Lagundu nahi diegu bizitzen ari diren industria-eraldaketaren prozesuetan, berrikuntza- eta trebakuntza-guneak eman nahi dizkiegu, udalerrian kalitatezko enplegu aukerak sortzeaz gain”, gaineratu du.

García de Andoinek nabarmendu du proiektuaren helburua dela industria ekosistema berria finkatzea udalerriaren iparraldean. “Gure helburua da Sestao industria-erreferentzia izaten jarraitzea, baina XXI. mendeak jartzen dituen erronketara egokituta eta enpresa-ekimen berriak erakartzeko gaitasunarekin”, gehitu du.

Bilbao Metropoli-30

Bilbao Metropoli-30 irabazi-asmorik gabeko elkarte publiko-pribatua da. 1991. urtean sortu zen, eta Bilboko gune metropolitarraren etorkizunari buruz hausnarketa estrategikoa egiten dihardu. Gaur egun 140 erakunde bazkide ditu, besteak beste, erakunde publikoak, enpresak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, ikastetxeak eta gizarte erakundeak, eta metropoliko zenbait sektore daude ordezkatuta.

Bere eginkizun nagusia da Bilbo Metropolitarraren ikuspegi partekatua bultzatzea epe luzerako. Egun metropoli hori 30 udalerrik osatzen dute, eta hortik dator izena. Gainera, erakunde bazkideen ahalegin publikoak eta pribatuak bateratu nahi ditu proiektu eraldatzaileak bultzatuz.