Martxoaren 12tik ekainaren 11ra bitartean, Barakaldoko azoka txikia lekuz aldatuko da. Orain arte Ansioko azoka-esparruan egiten zen, baina bertan instalatuko den Eguzkiaren Zirkuak lekualdatzera behartuko du hiru hilabetez.

Denbora horretan, azoka txikia Euskadi etorbideko galtzadan jarriko da, Ronda de Azkue kalearen eta Erribera etorbidearen artean, eta Euskadi etorbideko 58 eta 66 zenbakidun eraikinen arteko oinezkoentzako gunean.

Lekualdatzearen ondorioz, Euskadi etorbidea itxita egongo da ostegunetan 8: 00etatik 15:00etara. Postuak ezkerreko erreian kokatuko dira, Retuertorako noranzkoan, Azkueko ingurabidearen eta Erribera hiribidearen artean, Megaparkera begira.

Aldaketak zirukazioan

Gainera, ordutegi horretan bertan, zenbait aldaketa egingo dira inguruko kaleetako zirkulazioan:

Ibilgailuen zirkulazioa moztea San Bartolome etorbidean, Zuatzuko futbol zelaiaren eta Euskadi etorbidearen artean. Soilik Euskadi etorbideko 52. zenbakian dagoen garajera sartu eta irten ahal izango da.

Trafikoaren noranzkoa aldatzea Zuatzuko futbol-zelaiaren eta Azkueko Erronda 45eko atzealdearen artean dagoen bidean, ibilgailuak Granadosetik irten ahal izateko. Azkueko biribilgunetik kale horretarako sarbidea, 45 zenbakiaren ondoan, Azkueko 43-45 garajerako sarbidea baino ez da izango.

Trafikoa etetea Granados kalean, Lope García de Salazar kaleko 8. zenbakiaren ondoan dauden garajeetara sartzeko arrapalen atzean. Euskadi etorbideko 46, 48 eta 50 zenbakietako garajeetara eta Lope García de Salazar kaleko 4-6 eta 8-14 zenbakietako garajeetara sartu eta bertatik irten ahal izango da.

Abiadura 10 km/h-ra mugatzea BECerako sarbidean, Euskadi etorbidetik, erreserbatutako erreian. Eremuaren perimetroa hesituta eta seinaleztatuta egongo da. Euskadi etorbideko 60. zenbakian dagoen Bambino saltokiaren ibia libre egongo da.

Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarriaren eta Ingurune Naturalaren Arlotik espero da neurri horiei esker bateragarri egingo direla ekitaldia eta merkataritza- eta auzo-jardueraren ohiko garapena, eta, ahal den neurrian, ahalik eta eragozpen gutxien sortuko direla.