Síguenos en redes sociales:

Kultur ekintzen bilera Gautegiz Arteagan

Batzarra urtarrilaren 15ean izango da arratsaldeko 18.00etan udaletxean

Kultur ekintzen bilera Gautegiz ArteaganGautegiz Arteagako Udala

Urtean zehar herrian izango diren kultur ekintzak bateratuak eta parte-hartzaileak izateko, Gautegiz Arteagako Udalak herriko kultur elkarteak eta herritarrak gonbidatu ditu udaletxean antolatuko den bilera bateratzailera. Helburua urteko agenda kulturala elkarrekin diseinatzea eta ekimen berriak proposatzea izango da.

Batzarra urtarrilaren 15ean izango da, 18.00etan, udaletxean. Bertan, herritar guztien ekarpena eta iritzia jaso ahal izango dira herriaren bizitza kulturala biziago eta askotarikoago egiteko.

Beraz, helburua argia da, elkarrekin planifikatu, proposatu eta antolatu urte osoan zehar herrian garatuko diren kultur ekintzak.

Bilera honetan, udalaren Kultura Sailak urteko egutegiaren inguruko ideia orokorrak aurkeztuko ditu, eta bertan eztabaidatu eta finkatuko dira dagoeneko tradizionalak diren jaialdi eta ekitaldi nagusiak, baina, batez ere, garrantzi berezia emango zaio herritarrek eta elkarteek beren ekimenak, proposamenak eta proiektuak aurkezteko eta eztabaidatzeko espazioari.