Aurtengo Martxoaren 8a ospatzeko jarduera-programa eta harekin lotutako hedapen-elementu guztiak irudikatzeko kartel-lehiaketaren edizio berri bat jarri du martxan Ermuko Udalaren Berdintasun sailak, Ermuko Emakumearen Udal Kontseiluarekin batera elkarlanean.

Hamasei (16) urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, banaka zein taldeka. Pertsona bakoitzak gehienez hiru obra aurkeztu ahal izango ditu, originalak eta argitaragabeak, beste lehiaketa batzuetan sarituak izan ez direnak. Teknika librea da eta parte-hartzaile bakoitzaren esku geratzen da, baina lanak berdintasunaren, feminismotik borrokatzearen eta emakumeen parte-hartze sozial eta politikoaren ideia irudikatu behar du. Mezu iraingarriak edo bortitzak dituzten obrak, zentzu demokratikoari eta pertsona guztiekiko errespetuari ez dagozkienak, kanpoan geratuko dira.

Lanak formatu digitalean aurkez daitezke datorren 2026ko otsailaren 6ko 14:30ak arte, igualdad@udalermua.net postontzi elektronikoan.

Bidalitako artxiboek ezaugarri hauek izan behar dituzte:

  • JPG formatua (gehieneko tamaina 9MB).
  • Bereizmena: 300 puntu hazbeteko (ppp)
  • Neurria: 297x420mm (DIN A3) edo 420x594mm (DIN A4).

Bi kategoria eta 600 eta 300 euroko sariak

Lehiaketa, aurten ere, bi kategoriatan banatzen da. Lehenengo modalitateak, orokorrak, 600 euroko saria izango du diseinu irabazlearentzat, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta argitaratutako kartelak eta programak ilustratuko ditu. Bigarren kategoria Ermuko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago eta 300 euro eta diploma bat banatuko dira.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Emakumearen Topagunean erakutsiko dira martxoan zehar. Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Emakumeen Topalekura 943 17 10 30 telefonora.