Ostiralean itxiko da ludoteka eta ludoteka txikiko 2. hiruhilekorako izena emateko epea
Jarduera Kultur Etxean garatzen da eta 2018 eta 2021 urteen artean jaiotakoei zuzenduta dago eta Ugao-Miraballesen erroldatutako pertsonentzako hiru hilean behingo prezioa 3 eurokoa izango da
Datorren ostiralean, urtarrilaren 2an, urte berriaren hasierarekin batera, itxi egingo du Ugao-Miraballesko Udalak 2025-2026 bigarren hiruhilekoan Ludotekaren programazioan parte hartzeko izena emateko epea. Ekimena 20218 eta 2021 urte artean jaiotako umeei bideratuta dago.
Honela, udalerriko umeek ondo pasatzeko aukera eskaintzen zaie, jolasten, tailerretan eta dinamika desberdinetan ari diren bitartean. Hauen guztien bitartez era ludikoan eta dibertigarrian ikasi eta beraien balioak indartzen dituzte.
Ohikoa denez, jarduera Kultur Etxeko lehen solairuan egingo da, urtarrilaren 7tik martxoaren 26ra arte, astearte, asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara. Hiruhileko bakoitzean izena emateko epe berri bat irekiko da.
Parte hartzeko interesa dutenek izena emateko fitxa bete beharko dute eta Jane Jauregian aurkeztu. Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, goizez 9:30etatik 15:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan, 9:30etatik 14:00etara. Araudia eta izena emateko orri bera Udalaren wegune ofizialean ere deskarga daiteke eta beteta ugao-miraballes-museo@ortzadar.es helbidera bidali edo on line ere Google Forms bidez eman daiteke izena, esteka honetan.
Plaza-kopurua mugatua da eta erroldatuek lehentasuna izango dute ez erroldatuen aurrean. Izena emandakoen kopuruak dagoen plaza kopurua gaindituz gero, zozketa publikoa egingo da urtarrilaren 5an, 16:00etan, Jane Jauregian. Zozketa honetan, erroldatuak baino ez dira sartuko; ez erroldatuak itxaron-zerrendan sartuko dira, izen-emate dataren hurrenkeran.