Santurtzik Karmengo Ama eraberritu du bere 75. urteurrenean
Eraberritze lanetan garbitu, konpondu eta babestu egin da Portuko Karmengo Amaren irudia, txukunago egon dadin
Ricardo Iturria santurtziar eskultoreak sortutako Karmengo Amaren omenezko eskulturak itxura berria dauka, eraberritzeko lanak amaitu ostean. Ostiral honetan goizean, abenduaren 26an, inaugurazio- eta irekiera-ekitaldia egin da.
Lan horrek ehunka santurtziarren bisita izaten diela egunero, herriko ikur handienetako bat bihurtu izanaz gain. Hori dela eta, Udalak eta Portuko Agintzaritzak, Santurtziko toki kutun eta erakusgarrienetako bat dela jakitun egonik, urteurrenarekin bat eginez, 1950ean inauguratu zen sorkuntza artistikoa eraberritzeko lanak burutu dituzte.
Inaugurazio ekitaldian, Santurtziko alkatea den Karmele Tubillak, Bilboko Portuko Agintaritzaren presidentea den Ivan Jimenezen laguntza izan du, eta haren hitzetan “1950ean inauguratu zen irudia portuaren burua da eta babesa, debozioa eta tradizioaren ikurra da santurtziar belaunaldi guztientzat, hori dela eta zaindu eta babestu beharra dugu” Gure herriaren ikonoa da, Portuko Agintaritzaren laguntzari esker eraberritu ahal izan da, hain berezia izan den urte honetan, bere 75, urteurrenean, hain zuzen. Orain ikus dezakezue zein lan zoragarria egin den”.
Ivan Jimenezek, berriz, eskultore santurtziarraren lana azpimarratu nahi izan du eta ildo horretan udalerrirako eta porturako duen garrantzia. Horrez gain, irudiaren jatorri herrikoia gogoratu eta itsas historiarekin batera, nondar, alegia, sarturtziar sentipena sortzeko duen indarra nabarmendu nahi izan du.
Eraberritze lanetan garbitu, konpondu eta babestu egin da Portuko Karmengo Amaren irudia, txukunago egon dadin. Gainera, urteetan bildutako zikinkeria kendu zaio, hala nola, oxido eta algen hondarrak, hondatutako guneak eta junturak konpondu dira eta metalezko piezak garbitu dira. Amaitzeko, babesteko tratamendu bat ezarri zaio, hezetasunak eta denboraren joanak hondatu ez dezaten. Horrekin guztiarekin, ziurtatu daiteke luzaroan izango dela egoera onean.