Ispasterko Udalak gimnasiorako 2026ko tarifak eta erabilera arauak jakinarazi ditu, udal instalazioaren funtzionamendua eguneratzeko helburuarekin. Prezioei dagokienez, bakarkako kuotak 120 eurokoak izango dira urte osorako, 75 eurokoak sei hilabeterako eta 52,5 eurokoak hiruhilekorako. Familiakoak, urteko kuota 216 eurokoa izango da, sei hilekoa 135 eurokoa eta hiruhilekoa 94,5 eurokoa.
Udalak gogorarazi du sarbidea giltza pertsonal eta besterenezina bidez egiten dela, eta soilik erabiltzaileek, dagokion kuota ordainduta, erabili ahal izango dutela gimnasioa. Instalazioa erabiltzeko hitzordua aldez aurretik hartzea derrigorrezkoa izango da, plataforma digital baten bidez, eta gehienez hiru pertsona egon ahal izango dira aldi berean barruan. Ordutegia 06.00etatik 22.00etara izango da.
Halaber, adierazi dute makinak ezin direla mugitu, materiala saioa amaitzean bere lekuan utzi behar dela eta instalazioak egoera onean mantentzea erabiltzaile guztien ardura dela. Informazio osoa udaleko webgune ofizialean aurki daiteke